baldosak

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-12-07 21:38


Baldosen mugak zapaldu gabe ibiltzen nintzen orduko nire bideetan zehar, izan saltoka zein korrika. Debekatzen nion neure buruari, zerbait debekatzearren, zapata-zolek marra beltzak etetea, guraizeek lez.

Erraza zen hori Olentzerori gailetak jartzen genizkion garaietan, ez genukeenean inork  hola ta hola maniatikotzat har gintzakeenik espero izango. Bagindoazen, beraz, oin-puntetan ipiniz koadro txikietan, gozatuz baldosarik gabeko bidegorriak, espaloirik ez zen errepidearen ertza.



Gero, zerbait pasa zen, arraroa. Denborak esango dut edo bideek, ez dakit, zerbaitek lortu du egun nik baldosen mugak zapaltzea. Eta xelebrea da, ez baitzait salto egiten ahaztu edo ez baitira zoruko baldosak txikitu. Ni handitu naiz, oina kabitzen zaidanean ere marra beltza zapaltzeko beharra izateraino. Ez dut gogoan mugei eutsi gabe nola bizi nintekeen, ez dakit nolakoa naizen fondo zuri batean.


Utzi iruzkina: