baden airea

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-02-26 13:31



Esaten edo idazten ez dena, ez da. Airea, adibidez, badagoela onartu izan ez balitz, ez zegokeen. Ez da ikusten, ez usaintzen askotan, dastatu ere ez. Airea ez zatekeen.
Ez zen aire bat ezagutzen nuen, arnasten nuena pozik. Baden airea da orain, pega batekin, ez dugu guk esan, ez dugu guk idatzi. Eta zer dagokit niri? Badakigu inork esan duela, nolabait. Artean, oraindik ez dakigu zein hitz erabiliko genituzkeen baldin guk idatzi bagenu. Horiek nahi nizkizuke galdetu, eta esaldi hori itxi, liburu bat bailitzan.



Utzi iruzkina: