azaroa da, bakizu?

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-11-06 10:16




(...) azaroa da, bakizu? Denboraz kezkatzen naiz ni guandio, Argiako kalendarioai eunero-eunero kentzeiot orrie, baino gero ta gehiotan alpertzen naiz atzekaldeko txiste o dana dalako pasaizo horik leitzeko.


Beti esatet nik, ez gendula eskolan euskeraz eskribitzen ikixi, guk cara al sol kantatzen gendun goizero-goizero, bestela han klaseik ez zan sekula hasten. Ni saiatzen nintzan beti berandu allatzen aber kantu nazkante hori monjak beantzat gordetzen zuen, baino keba, majina bat belarrondoko jaso nittun horrekatio. Izan e, cara al sol kantatzen, euzkik emanda re zuri baino zurigo gendenen gosek akauta, kauen!


Aitzen ai zea? Alde earren bizi gea oain, baino pena dauket disfrutau ezine, bajatzen ai gea-ta. Bateko belarrie ta besteko besoa, holaxe hastea dana. Geo etorrikoie herrena ta bastoia, ta aszensorea portalen. Gainea, daoneko gauza batzuk ahaztu eite zaizkit, ilobak esateie, lasai eoteko, hori adinak emateon pasara dala ta ez besteik pentsatzen ipintzeko, eai e ahazte zaizkiela giltzak, nei bezela. Baino eztakit nik.


Gaineakon, betiko jiran nabil. Goizero semena jute naiz ta gue neskakin bazkaldu jairo, urrineko alabak e eunero hotseiteit iluntzen, hura re gustoa dabil baino pixkanaka zahartzen hura re, hala esateo, sinisteiot, hirurogeira badijo-ta. Geo, ilobatan txikina bakarrik geitzea, beste danak junak die batea o bestea ikixtea, nik esateiet, estudiatzeko, baino gazte behin bakarrik izangoiela. Eak behin izangoie, gu ez ginan inoiz izan.


Kaso erdie eiazu, bakizu urtero fetxa hauetan triste jartzen naizela, akordatze naizelako seme gaztenak ta zuk alde ein zenduela ta urrin jun e. Datozen bezela hartu ber die kontuk, ta juteienak eztie bueltatzen, hori dana bakit ondo. Baino ze zaile dan txori txiki batekin bizitzea, beakin bakarrik. Jun zan asten ilobai esan ein nion, eztakit esan behar nion ala ez, baino esan nion bakarrik sentitzen nintzala. Atzo bixitan etorri zan (...)




Utzi iruzkina: