Aulkia

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-11-26 22:13




Hau
aulkia da
aulki bat
gizakiak eraiki
muntatu
gabea.

Harria
gogorragoa da
zura baino.

Goroldioa
edozein kuxin
bezain biguna.

Zorionak lurrari
aulki polita zurea.


Eta nire burua maite izan dut naturari bere balioa onartzeagatik.
Eta nire burua gorrotatu dut erosiko nukeela otu zaidanean.
Harria, goroldioa erosi.






Utzi iruzkina: