ESPAINIAKO HEZKUNTZA SISTEMARI KRITIKA

ehuhezkuntzaeskubidea 1456132103868 GUZTION HEZKUNTZA | 2014-03-24 10:16
6

OCDE-k dio, gaur egun daukagun gazteen langabezia dela eta,  hezkuntza inoiz baino garrantzi handiagoa duela. Langabezi honek  garrantzi handia izan du Espainian. PISA txostenaren datuak aztertuz ikusi ahal dugu Espainiako ikasleen emaitzak ez direla mugitu azken urteetan, ikasleen estatus sozioekonomikoa handitu arren, ebaluatutako 65 herrietako mediaren azpitik jarraitzen du oraindik.

Espainiaren kasua aztertuz, paradoxa handia ikusi dezakegu: heziketako gastua 2003. urtetik hona % 35etan areagotu egin da, honek ez du ekarri beste herri batzuetan lortu den bezalako hobekuntzarik. Heziketa erreformak arrakasta handia izan dute hainbat herritan, Alemanian, Mexikon edo brasilen (hego ameriketako herriek oraindik behan egon arren) adibidez. Espainia ez du aurrerako pausoak ematen, baizik eta atzerantz jotzen du, gehienbat mugiezina zirudien gauza batean: aukereen berdintasunetan.

Gobernu desberdinak, nahiz eta ikasleen heziketa hobetzeko ahaleginak egin, akats berdinean erortzen jarraitzen dute behin eta berriro: ezaguerak transmititzera zentratu dira eta alde batera utzi dute benetan garrantzitsua dena, baloreak-transmititzea, kritikoak izatera bultzatu, ahaleginen garrantzia eta irakaskuntza parte-hartzailea sustatu.

Gure hezkuntza-sistema honakoa da: irakasleak klaseak ematen ditu liburu baten edukiak azalduz, eta normalean eduki hauek nahiko kaskarrak dira. Ikasleak gero eta hobeto ikasten badu liburuan jartzen duena, gero eta nota hobeagoa aterako du azterketan. Honen ondorioz, ikasleak bere ikasketak amaituko ditu hainbat ezagutza kaskarrekin, denbora pasa ahala ahaztu egingo dituenak, eta benetan bere etorkizunerako garrantzitsua izango dena landu gabe geratuko da, pentsamendu kritikoa adibidez.

Eskolak ikaslearengan jakin-mina, interesa, eta sormena piztu behar ditu. Ikasleenganako pentsamendu trebetasunak eta arrazoiketak eraikiz, ez da haiengananako onurarentzat soilik izango, baizik eta komunitate eta gizarte osorako onuragarria izango da.

Finlandian adibidez, irakasleek ez dute bakarrik informazio transmititzen ikasleei, baizik eta pentsatzen erakusten diete. Finlandiako klaseak ez dira klase magistralak soilik, Espainian gertatzen den bezala, baizik eta klaseak eztabaida irekiak dira, non ikasleen parte-hartzea sustatu egiten da, eta ikasleek bere ideiak azaltzen dituzte. Irakasle Finlandiarrak bere ikasleekin taldeetan lan egiten dute, giro lasaia eta tolerantea eraikiz.

Hau guztia aztertuta galdera interesgarri bat etortzen zaigu burura, boterean dauden pertsonek zergaitik ez dira konturatu gaur egungo ikasketa metodoa ez dela behar duguna? Zergaitik beste herri batzuetan ahaleginak egin dira eta gure herrialdean ez? Boterean dauden politikariei esango genioke alde batera utzi beharko dutela haien desberdintasunak eta elkarrekin lan egin behar dutela hezkuntza-metodo on bat ateratzeko, non garrantzitsuena pertsonak eraikitzea izango dena.

Markel Muñoyerro Bengoetxea

Markel Muñoyerro Bengoetxea 2014-03-30 22:37 #1

Kaixo mutilak!

Egia esanda, oso erakargarria iruditu zait zuen gaia eta arrazoian zaudetela esan beharra dago.

Nire ustez arrazoia daukazue gure gaur eguneko hezkuntza sistema txarra dela, beste hainbat herrialdeek haien hezkuntza sisteman hobetzen doaz eta Espainian aldiz ez da horrela gertatzen, adibidez, zuek aipatu duzuen moduan PISA txostenean argi ikus dezakegu, gainera,  azken urteotan hainbat sistema aldaketa egon dira eta oraindik aldaketa gehiago egin nahi dituzte.

Amaitzeko galdera bat proposatzen dizuet,  zergatik uste duzue ez dela hartzen beste herrialde bateko hezkuntza sistemaren adibidea?

Besterik gabe, zorionak zuen blogagatik eta horrela jarraitu!

Andrea Egozkue

Andrea Egozkue 2014-03-31 23:48 #2

Aupa mutilak!

Oso blog interesgarria sortu duzue, gaur egungo gai garrantzitsuenetarikoa jorratuz. Guztiz ados nago amaieran egiten dituzuen galdera eta hausnarketekin. Argi dago mugitzeko eta hobekuntzak bilatzeko garaian gaudela, hezkuntza sistema egokia bilatzeko eta ikasleok hezkuntza on batez gozatu ahal izateko. Zoritxarrez, ikasle asko zein gizartearen parte bat ez daude egoera honekin kontzientziatuak eta tamalgarria iruditzen zait gai honekin jarrera konformista izatea, gure etorkizunaren giltza hezkuntza da eta.

Post berrien zain!

Andrea

Andrea

Idoia Rodriguez

Idoia Rodriguez 2014-04-01 09:08 #3

Kaixo mutilak!

Blog berri honetan gaur egun garrantzi handia hartzen ari den gizarte berri baten eraiketaren ideiaren inguruko informazioa emateak gai honekiko interesa piztu dit. Zuen hausnarketa pertsonalarekin erabat ados nago eta gizartearen parte handiago batek pentsatzeko modu hau izan beharko lukeela uste dut.

Besterik gabe, zorionak zuen lanagatik!

Ainitze Fundazuri

Ainitze Fundazuri 2014-04-06 20:11 #4

Aupa mutilak!!

Uste dut gai honek zeresan asko eman dezakeela.

Zuekin ados nago gauza askotan, baina nire arreta deitu du agintari ezberdinek erreforma ugari egin dutela hezkuntza hobetzeko asmoekin. Nire ustez ez da horrela, uste dut alderdiek hezkuntza erabat politizatuta dutela, ez dutela hobekuntzari begira lan egiten baizik eta alderdien arteko norgehiako soil bat dela.

Finlandiari buruz hitz egin duzue, eta arrazoia daukazue bertako hezkuntza era bat ezberdina eta eraginkorra dela esanez.

Baina benetan uste duzue gaur egungo testuinguru sozio-politiko honetan, beraien eredua geureganatzeko gai garela? Tristea izan arren nik ezetz uste dut. Arrazoi nagusia, finlandian adibidez hezkuntza politikatik at dagoelako da, nahiz eta agintariz aldatu ez dute lehen aipatutako norgehiagoka hori. Hezkuntza errespetatu egiten da.

Beraz, nire ustez helmuga horretara iristeko bidea oraindik ere urrunegi ikusten dut, ez baikarelako gai ezertan ados jartzeko, ezta hain garrantzitdua den hezkuntzan ere. Garrantzitsuagoa ematen du alderdien arteko zentzurik gabeko norgehiago horrek.

Zorionak zuen blogagatik eta jarraitu horrela!!

Ondo segi!

Zuriñe Olea

Zuriñe Olea 2014-05-09 12:59 #5

Kaixo mutilak!!

Hasteko esan beharra daukat, zuen blogaren gaia oso interesgarria iruditu zaidala eta gaur egunarekin lotura zuzena daukala. Izan ere, ados nago zuekin hainbat aldaketa egin diren arren, oraindik hainbat aldaketa egin beharra dagoela. Uste dut kolektiboki aurre egin behar diogula arazo honi, hobetzeko edo konponbide bat bilatzeko nahiz eta gizabanako guztiak arazo honen berri ez eduki. Hori dela eta, lehendabiziko helburua eta lana izan beharko litzateke gizabanako guztiei kontzientziatzea eta jakinaraztea arazo honetaz eta gero hezkuntza sistema kaskar hau aldatzen saiatzea.

Gainera, esan beharra daukat baita ere, blog honen bitartez helburuetariko bat lortzen ari zaretela, hau da, mundu guztiak kontziente izatea eta gai honi buruz jakitun izatea. Baina nahiz eta mundu osoak blog hau ez irakurri behintzat klase kideei kontzientziatu al diezue eta hori aurrera pauso bat izan daiteke. Hori dela eta, zoriontzen zaituzten egindako lanagatik!!

Ondo izan,

Zuriñe

Maider.S

Maider.S 2014-05-15 13:31 #6

Kaixo mutilak!!

Hasteko esan behar dut aukeratu duzuen gaia oso interesgarria irudu¡tzen zait eta gaur egun garrantzia asko daukadala uste dut.

Nire ustez, arrazoia duzue esaten duzunean gaur egungo hezkuntza sistema ez dela egokia, bakarrik begit¡ratu behar dugu PISA txostena konturatzeko beste herrialde askotan hobekuntzak eman direla baina Espainan gauzak ez dira aldatu eta daukagun sistema gero eta txarragoa da.

Aldaketak egiteko garai da, baina pertsona asko ez daude arozo honetaz kontzientzaturik eta zuen blogari esker lortzen ari zarete mundu guztia kontzientziatzea.

Ondo izan.

Utzi iruzkina: