Tim O´Reilly

egurratakitto 1456132079321 Egurratakitto | 2006-10-25 22:53
1

Irakurri berri dut Berria egunkariak Tim O´Reilly Web 2.0 kontzeptuaren sortzaileari eginiko elkarrizketa. Honen 2 erantzunek zer pentsatua eman didate. Bat izenburu nagusian agertzen dena: "Inork ez daki hizkuntza gutxituek tokia izango ote duten Interneten" eta bestea, oso larria iruditzen zaidana eta posible dena etorkizunean: "Are gehiago, nire ustetan telefonoaz haratago joango gara. Aplikazioak besterik gabe Interneteko linbo batean egonen dira, eta gure gorputzean inplanteak izango ditugu sarean konektatzeko.". Guztioi eman beharko liguke zer pentsatua honek izan ditzazken ondorioetaz.

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2006-11-11 15:41 #1

Ez diozu alde positiborik aurkitu elkarrizketari?<br />


Utzi iruzkina: