aurki.com

egurratakitto 1456132079321 Egurratakitto | 2007-03-30 20:55

www.aurki.com, euskarazko web orria aztertzen jardun naiz.  Ikusten da behintzat, batzuek lana egiten jarraitzen dutela, euskarak sarean presentzia izan dezan. Bi zati nagusi ditu: euskarazko bilatzailea eta jarioa. Lehenak bilatzaile funtzioa betetzen du eta bigarrenak, iturri desberdinetatik automatizatuta jasotzen dituen albisteak ematen ditu arloetan sailkatuta.
Benetan eskertzekoa da gure hizkuntzaren errealitatea ezagututa, Internet sare globalizatu honetan ere, erabilgarriak diren tresna eraginkorrak bultzatzea. Nahiz eta oso zaila den dagoen konpetentzia eta hizkuntza inperialistei aurre egitea, jarraitu lanean, ilusio eta guztion laguntza eta babesarekin!


Utzi iruzkina: