Earra Huan!!

Kaixo !!!!!

Gazte Eguna Itziarren

2
earrahuan 1456132028636 Earra Huan!! | 2007-02-12 15:06

Entzun denok!!! Martxoaren 10ean, larunbatean, Itziarren Gazte Eguna ospatuko dugu eta izugarrizko juerga egongo da!!! Goizean-goiz, 9:00: Andutz mendira joango gara izerdi pixka bat botatzera.                                                                  &nb...


Zergatik Firefox?

earrahuan 1456132028636 Earra Huan!! | 2007-02-06 11:12

Oraingoan Firefox-ari buruz hitz egitera natorkizue. Duela bi hilabete zer zen ere ez nekien, eta orain, neuk erabiltzen dut. Haseran beldur nintzen, baina, pixkanaka-pixkanaka gustua hartu diot. Joxeren blogean, Faroan, hainbat jakintsuren iritziak daude, eta esan beharra dago, denak Firefoxen aldekoak direla; seguruagoa, azkarragoa, berriagoa, modernoagoa, euskara zuzenean... dagoelako. Eta niri ere, egia esan, asko gustatu zait. Nik ez dut beraiek beste ulertzen, baina, gustura nabil, gainera, bazen garaia euskara zuzen batean edukitzekoa, ezta?


Duela hilabete, gutxi gorabehera, Luistxo Fernandez izan genuen gure unibertsitatean, HUHEZIn. Eibartarra da baina Donostian bizi da eta nahiz eta Codesyntax enpresaren jabe, hainbat programen sortzaile izan da. Argian, Euskaldunon Egunakarian eta Arrasate Press-en egin du lan, berez kazetaria baita. Baina hainbat adiskiderekin batera Aurki, Sustatu eta Tagzania sortu ditu. Guregana Tagzaniari buruzko hitzaldi bat ematera etorri zen eta egia esan oso interesgarria izan zen. Programa honetan Google maps-ek eskaintzen dituen mapak ikus ditzakegu. Honela, norbaitek bidaiaren bat egin nahi bad...


Youtube

3
earrahuan 1456132028636 Earra Huan!! | 2007-01-17 15:08

Gaur Youtube programa ezagutzen aritu gara. Bertatik bideo bat hartu dut eta hor behetik ikusi ahalko duzue. Bideoan 2006ko Itziarren ospatzen diren Kopraixetako Play-Back ikusi daiteke. Itziar ere Youtuben daukagu!!! Ederra poza hartu dudana!!!! Espero gustatzea eta denbora pasa politta izate. Gehiago nahi izanez gero www.youtube.com helbidean klik egin eta bideo pila topatuko dituzue, denetarik dago!!


Grabazio honen bitartez Web 2.0-ko klasean ikasitakoa erakutsi nahi dut, Podcasta erabiltzen. powered by ODEO


Mapa

2
earrahuan 1456132028636 Earra Huan!! | 2006-12-06 16:07

Mapa polit hauetatik San Mames eta Itziar ikus dezakezue. Ze polita den gure Euskal Herria!!!!!!!!!!!


Egoera jasan ezina

2
earrahuan 1456132028636 Earra Huan!! | 2006-11-29 19:15

Duela bi aste proiektu berri betekin hasi nintzen nire unibertsitatean. Bertan Brasilgo MSTko taldeari buruzko lan bat egin behar genuen taldeka. Talde bakoitzak Brasilen inguruko gai ezberdinak zeuzkan eta nire taldeari Mundu Globalizatuaren Geopolitika tokatu zitzaigun. Hasera batean beldur nintzen zer izango ote zen ez nekielako. Baina pixkanaka-pixkanaka martxan jarri ginen eta jada lana nola eta zer egin behar genuen argiago ikusten nuen.   Oso gai interesgarria tokatu zitzaigun eta gustura aritu naiz lanean. Baina gogorrena munduan dagoen egoera triste eta penagarria ikustea izan...


Bake Spamak

earrahuan 1456132028636 Earra Huan!! | 2006-11-29 19:02

Oraingoan Joxe Aranzabalek Web 2.0ko glasean Aritz Gorrotxategik El Diario Vasco egunkarian idatzitako artikulu bati buruzko hausnarketa egiteko esan digu. Bertan Aritzek zenbait erakundek zuk izenik eman gabe zurekin egiten duten kontaktua kritikatzen du. Izan ere, askotan gertatzen den bezala, e-mailak jasotzen ditugu eta ez dugu jakiten nola duten beraiek gure helbidea. Egia esan niri pertsonalki ez dit axola e-mailak bidaltzea, baina egia da, ez dagoela ondo egina. Pertsona batek ez badu nahi inolako e-mailik jaso bere eskubidea du. Gai interesgarria iruditu zait eta kontutan hartu be...


Berriako Estilo Liburuaren aurkezpena ere gure unibertsitatean egin zuten primizia moduan. Horretarako Irene etorri zen eta Estilo Liburua zertan datzan esplikatu zuen. Goitb-koak ere bertan izan genituen. Irenek Estilo Liburua irizpide ideal batzuk markatzeko zela esan zuen eta komunikabide bakoitzak bere nortasuna duela; munduaren ikuskera, kazetaritza egiteko modua eta hizkuntza eredua. Bestalde, Berriaren Estilo Liburua denontzat praktikoa izaten saiatu dira eta bi helburu nagusi ditu: 1.      Maizenik izaten diren dudak argitzea. 2.    &nbs...


Iban Aranzabal gure unibertsitatean izan genuen bisitan. Berak Goienari buruzko hitzaldi bat eman zigun. Bertan, berak ikus-entzunekoetan bizi duena adierazi zigun. Goiena aldizkariaren sorreran parte hartu zuen eta telebista, telematika…-en buru izan zen. Nahiz eta berak magisteritza eta ondoren euskal filologia ikasi ez du horretan lan egiten. Komunikazioen inguruko arloetan baizik.   Hitzaldi interesgarria izan zen, niri arraroa egin zitzaidan hain gaztea den pertsona batek horrelako bizitza konpletoa izatea. Bertan gauza asko esan zituen baina oso azkar pasa zen ordu t’erdi eskasek...