Kubrick eta Ilargia (atzoko txantxa:-)

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-03-22 19:04
1

indezent-ek zerbait somatu zuelakoan nago, baina atzokoa txantxa bat izan zela argi eta garbi utzi nahi nieke denei.

Beno, atzoko den dena ere ez, azken zatia baizik. Izan ere, Kubrick eta NASA batzen dituen konplot internazionalari buruzko Dark Side of the Moon izeneko dokumentala gezurrezkoa da, beno, dokumental bat da, hori egia da, baina bertan diotena gezurra da.
                          
"Dokumental" hau William Karel dokumentalgile ezagunak zuzendu zuen eta Arte telebista katean estreinatu zen. Bertan, Kubrick-en emazteak, bere azken filmeen produktore izan zen Harlan-ek, Donald Rumsfeld eta Henry Kissinger politikariek, Edwin Aldrin astronautak eta beste hainbat jende ospetsuk hartu zuten parte. Datu hauek denek, itsura batetara, dokumentalaren egiazkotasuna ziurtatzen dute, baina... katxis la mar! ez da ba horrela!

- Wikipediako orri honetan informazio gehiago aurki dezakezue.

- Baita webgune honetan ere.


astronautak telebista set batetan? :-)

Aitortu behar dizuet, ETB2ko Mundo.hoy telebista saioan bota zutenean nik dokumentala hasita harrapatu nuela, erdi paretik aurrera, eta ez dakit hau guztia hasieran esan zuten edo ez, baina ni behintzat ez nintzen konturatu gezurra zela! Dena sinestu nuen! Puff! Asteburu guztia flipauta pasatu nuen kontu honekin! :-)
Dena esan behar bada, ETBko webgunean ere ez dator argibide handiegirik.

Beno, dokumental guztia ikusi nahi baduzue hemen dituzue loturak:
1; 2; 3; 4; 5


i eme

i eme 2007-03-23 13:22 #1

zer da egia eta zer da gezurra?<br />eskerrak bakoitzak nahi duguna sinisteko aukera dugula... oraindik.<br />


Utzi iruzkina: