5 pekatu txiki

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-02-17 13:58
4

Bai, iemek garbi zioen marroi-marroia zela, ondorengoek ere hala zioten, baina ez nuen uste benetan horren iluna zenik. Baino bueno! Zer egingo diogu ba! Geroz eta lehenago hasi orduan eta lehenago amaituko dugu!

Egia esan ez dakit nondik hasi. Izan ere, nik ere badut espejismo bat diruen kirol historia labur eta azkar bat: futbitoa (nivel medio kutre), eskupelota (hiru bat txapel testigu) eta baita eskubaloian ere! (kuadrillako baten paranoiak…) baina denak ere alergia eta asmarengatik alde batetara utzi beharrean egon nintzen. Bai, hori da, hemendik hasiko naiz:

1.- Asma izan zen hain zuzen pelikulak interesarazi zizkidana. 13 bat urte izango nituen butakari itsatsia utzi ninduen lehen pelikula ikusi nuenean, “La mano que mece la cuna” hain zuzen. Gogoratzen bazarete (ze ziur pelikula ikusia duzuela :-) bertako morena, ama, asmatika da eta ni ikaragarri identifikatu nintzen berarekin! Ezin nuen sinetsi zein ondo egiten zuen bere papera! Puff! Oso intentsoa izan zen.
(bide batez, “Diario de motocicleta”n Gael-ek egiten duen asmatiko papera oso gaizki dago)

2.- Asmarekin nahiko pattal egon nintzen denboraldi batetan (gogoan dut ze orri pila zituen nire expediente medikoak) eta asmarekin egon naizen egoerarik latzenean nengoean, ingresatu beharra izan zidaten batetan, anbulantzian nindoala txahala bota nuen (botaka egin) eta dena, nola ez, zerri eginda utzi. Dirudienez hau nahiko pasarte graziosoa da nire kuadrilako batek kristoren parrak botatzen dituelako hontaz gogoratzen den bakoitzean. Gau hartan 15 bat aldiz ziztatu zidaten besoan analisiak egiteko, medikamenduak sartzeko, sueroa… Beasaingo anbulatoriotik Zumarragara, eta hemendik Donostiara egin nuen odisea desesperatu-infinitu hartan, eta orduan erabaki, que por mis putos cojones, ez niela nik odol tanta bat gehiago ere emango inkonpetente haiei, ez nuela odola donatuko. (bai, badakit gaizki egiten dudala, baina hasta los putos guebos bukatu nuen…). Ingresatuta egon nintzenean nire amonak baserriko oiloen arrautza egosiak ematen zizkidan, bertako janariak “indarrik” ez zuelako.

3.- Nik beti esan izan dut munduko umerik txintxoena izan naizela (oraindik ere oso garbi dut) baina bada nire expediente akademikoan halako mantxa bat. OHOko 8. mailan ikastolatik espulsatu zidaten eta klasekideen Plastika-ko buztinezko ontziak eraikuntzaren azken pisutik beheko terraza handira botatzeagatik (zenbat metro dituk hoik? 12 bat?). “Zorionez” azken klase eguna zen oporren aurretik eta zigortu egin gintuzten (ni eta beste bi lagun) OHOko mahai eta aulki guztiak garbitzera, armarioetako apalak forratzera… Lagun hauek espulsatzen zituzten bigarren aldia zen. Lehendik, ikastolaren “aste kulturalean” alkohola edateagatik espulsatu zituzten. Nik artean ez nuen edaten, esan dizuet oso txintxoa nintzela :-)

4.- 8. mailan ez nuen edaten baina segituan hartu nien martxa kuadrilakoei. Lehen mozkorra patxaranetara Zegamako festetan (hemen ere apostu bat tarteko eta etzanda amaituz, baina nik oraindik ere gustoko dut :-) eta handiena Gabiriako festetan (udan, donostiakoekin batetxu). 4.00tatik 4.45ak arte soilik edan nueneko hartan. 4.00ak aurretik, gogorik ez nuelako. 4.45etatik aurrera berriz, gehiago ezin nuelako. Txupitota. Autodestrukzio hutsa. (kanping-en joaten ginen Gabiriara han zer zegoen bagenekielako). Zuek ere latzak harrapatuko zenituzten, baina horrelakorik… ez dakit, ez dakit. Bene-benetan.
Arrasateko unibertsitateko lehen urtea ere nahiko desfasa izan zen. Ni, Bup-en ikasle on… “Ba! Nik hau seitun aprobatzen diat!” pentsatu eta lehen ebaluaketa, Benidormgo fin de estudios bidaiaren luzapen bat izan zen. Potrojorran, triki-poteoak (trikitixa nere esku), mozkorrak…  Emaitza? Asignatura bat bakarrik aprobatu nuela eta selektibitatea bigarrengoz ere egin nuela unibertsitatetik botako zidatela uste nuelako eta nota mantetzeagatik… Zorionez garaiz espabilatu eta ikasketak ondo amaitu nituen.

5.- Aspaldi honetan eman dudan irudirik patetikoena berriz, lagun baten despedidan Bilbon. Metrotik mozkortuta gindoazela eskailera mekanikoetan lasai-lasai igo beharrean “Rocky? Aquí pa txulo-txulo mi pirulo” pentsatu eta goitik behera zetozen eskaileretan ez nintzen ba goruntz korrika hasi! ZE OSTI HARTU NUN! Eskailerak geratu egin ziren (seguratan batek ikusiko ninduen bideoren baten bitartez edo) baina berri ere martxan jarri zirenean, ni berriz ere korrika goraka! ZE OSTIA BIGARRENGOZ! Eta eskilarak berriz ere gelditu beharrean!
Total, irudi horiek desklasifikatzen direnean  youtubeko bideorik ikusiena bihurtuko dela, edo Videos de primera edo antzeko programaren batetan agertuko naizela ridikuloa egiten. :-D

(bonus track: Niri umetan Genesis-en vinilo bat oparitu zidaten (??????) eta behin scratch-ak egiten saiatu nintzen. Noski, tokadiskosaren orratza a tomar por culo! Eta ea diska rayatu zen? Ni puta idea:-)

Lixto. Jarrai beza katea nahi duenak, batean ez bada bestean aipatu dituzutenetatik aparte beste ziber-ezagunik ez dut eta!

indezent

indezent 2007-02-17 16:43 #1

Oso testimonio aklaratzailea ;) Txintxoa haiz bai, bialdutako lana azkar in dek

bewater

bewater 2007-02-19 13:53 #2

Hi haiz hi artista, eskailerana halere no me kuadra...hi ingeniaria izanda hori jakin beharko uke...si remas contracotriente no avanzas y al final te estampas, hara, gure gaurko teorema...Nik aurrekoan sekulako hostia ikusi nian Londreseko metroan, atso bat sekulako pedoarekin zihoan eta halako batean eskaileratatik erori huan...hori parrek, eskaleitorrak gelditu eta atsoa altxatzen saiatu huan, baina ezin zian, ni ta nire kolega lurretik deskojonatzen eta atsoa ere gurekin batera sekulako parrak botatzen, very funny my friend...

Bootxo

Bootxo 2007-02-19 16:19 #3

Metroarena mozkortu gabe joanda ere ulertuko nuke; geltoki batzuetan K2a igotzen ari zarela ematen du eta! Youtuben edo Videos de Primerakoa ez da ezer izango ETBko ERo eta Bero kamera ezkutuko programakoak enteratzen badira!
:-D

borthuzai

borthuzai 2007-02-19 19:46 #4

Bide batez bootxo, ez dut zure izena daraman kate-begirik ikusi!
Ea orain zure sekretutxoen berri jakin gabe geratu behar garen!
Hori ez da batere justua!
Eman zure kirol bizitzaren berri YA!

Utzi iruzkina: