Markos Zapiain blogariak "Kontsulta eta hauteskundeak" izenburupean hausnarketa interesgarria egiten du kontsultaren inguruan. "Ibarretxek De Gaulleren antzera ikusten du lehendakariaren harremana herriarekin: hitzarmen batek lotzen ditu, alderdien eta hedabideen gainetik. Ibarretxek Euskal Erdiari kontsulta agindu zion eta hitza betetzen ari da, konstituzionalisten presioa gorabehera, batik bat dependentista jeltzaleena. Eta hiritarrok Ibarretxek proposaturikoa arbuiatuko bagenu, etxera joango litzateke, De Gaulle bezalaxe."


Hiruzpalau egun eman ditut deskonektatuta, blog eta antzeko inbento infernalen arrastorik gabe, eta on egin didate benetan. Batez ere, pasa den astean estresatuta samar ibili nintzelako ostiraleko mahai-ingurua zela eta. Blogak eta literatura, joño, joño. Nik, Julen Gabiriak bezala, ez dut uste mahai horretara inguratu ginenok blog literarioen jabe garenik. Hori esan nion Edu Zelaietari, gonbitea luzatu zidanean, eta horrela hasi nuen ere nire diskurtsotxoa. Nik, Julen Gabiriak ez bezala, oraindik ez dakit ezetz esaten (akaso mahai-inguru batera gonbidatzen ninduten lehenengo a...