X10 izenaz ezagutzen den euskal kale artista anonimoari hormek berba egiten diote, eta berak, hain jator, esprai lurrinez kontatzen dizkigu han-hemenka lurrak eta paretek xuxurlatu dizkioten istorioak. Gainera, Telegarraio miragarriaren jabea izateagatik-edo, X10ek askotxo bidaiatzen du. Ibilera horietatik hitzezko pintzeladak ere ekartzen ditu bueltan, "bidaietako pasartetxoak" deritzenak: hainbat tokitan ikusi, bizi eta sentitutako true storiak biltzen dituzten paragrafo eta esaldi bildumak. Gaurkoan bi platereko menua dakarkizugu Xerezaderen Artxiboan: lehenengoan Australia, Thail...