Astean behin eta bi urtean zehar Azar Nafisi, Teheraneko Unibertsitateko literatura irakasle bat, zazpi ikaslerekin (emakume guztiak; gizonekin egotea arriskutsua zen) bere etxean elkartzen zen ikakurtzeko. Bakarrik irakurtzeko eta hitz egiteko. Irango gobernuak debekatu dituen mendebaldeko eleberriak irakurtzeko eta haien artean azaltzeko. Ezkutuko bilera bat zen errepresaliak saihesteko. 1981ean Unibertsitateko arduradunek irakasle hori zigortu zuten ez beloa eramateagatik. Klaseak utzi behar izan zuen. Irakaslearen etxean ikasle gazteak askatasunarekin hitz egiten hasi ziren. Eta ez zute...