Tachito Somoza bere autoarekin batera lehertu aurretiko momentua perfektua izan omen zen. Ez dakit. Hori Atlantikoaren bestaldean gertatua zen, ni jaio gabe nengoen. Pasa den larunbatean, Eako moilan, bizirik nengoen (hala uste dut behintzat) eta gaueko udetan bakarrik posible den perfekzio momentu horietako batean sentitu nintzen. Orduan bai. Ez bakarrik uda zelako eta gaua zelako. Ez bakarrik Eako moilan geundelako. Bagenuen ere zeru garbi bat bere izar guztiekin, eta ardo kopa bat  (edo bi?) eta Wieslawa Szymborska, Rosalía de Castro, Sharon Olds, Chus Pato eta beste hainbeste, Mir...