“Sexua gustatzen zaio eta, ¿zer gertatzen da?” “Frantziako jende askorentzat da aparteko limurtzailea” “Frantsesen %57k uste du Strauss-Kahn konplot baten biktima dela” “Senar eta aita ona da”   Egun hauetan esaldi hauek egunkarietan irakurri ditut. Dominique Strauss-Kahnari buruzko esaldiak dira. Eta ez zaizkit gustatzen. Entzutean edo irakurtzean asko haserretu egiten naiz. Pasaden astean Nueva Yorkeko hotel bateko langile batek, 32 urteko etorkin gazte bat, gizon batek lanean bortxatu egin zuela salatu zuen. Poliziak gizona aireportuan atxilotu zuen. Gertatzen dena da gizon...