Ba bai; jarraituko dugu Peter-en printzipioan sakontzen... Ez, orain benetan, inoiz sentitu banaiz Interneten zerbaiten partaide, hori Sustatu izan da. Euskarazko Interneten erreferentzia izan da, da eta izango da. Zer esango dizuet nik zuek jada ez dakizuena. Beraz, ohore eta ilusio handiz hartu nuen Sustatuko gurú buru Luistxo Fernandezen  gonbitea kolaborazionista moduan hasteko. Ohorea blogero-globero apal hau izen -eta izan- handiko kolaboratzaileen artean egongo delako ere. Nire egitekoa, nahikoa ganorabakoa, bestalde, -nori berea- WTF!?, Wueno, tira, faborez! motako berrien ingu...