1979 eta 1983 urteak bitartean Dave Smith, S. Frankel eta J. Yarnell-ek  ikerketa burutu zuten Britainia Handian; helburua, orgasmoen maiztasuna eta hilkortasun-tasaren arteko erlazioa argitzea. Hamar urtez geroztiko jarraipenean aurkitu zuten heriotza-tasa %50 txikiagoa zela orgasmoak sarritan -astean bitan edo gehiago- izaten zituzten gizonetan, orgasmo gutxi -hilean bat baino gutxiago- izaten zituztenetan baino. Gainontzeko eragileak (adina, gizarte maila, tabakozaletasuna...) kontrolatu ostean ere frogatuta geratu zen harreman estua –eta estatistikoki esanguratsua- or...