Aurrekoan demonocrazyren blogean binilo eta musikari buruzko post bat irakurri nuen. Bertan, musika, musika entzuteagatik soilik entzuteari utzi diogula defendatzen zuen eta ados nago berarekin. Hala ere, ez dut uste azkenaldiko kontua denik ez baitut uste sekula musika entzun besterik egin dudanik, beste ezertan aritu gabe esan nahi dut. Nahiko hiperaktiboa naiz (txikitatik dakit hori) eta ez dut uste sekula gauza bat bakarrik egiten aritu naizenik… Horrek gauza onak eta txarrak ditu baina azkenaldian alde txar batez konturatu naiz, tabakoa hain zuzen ere. Musika entzuten ari naizen bita...