Ostegun arratsaldeko inora ez doan alperrikako hausnarketa

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2010-03-11 19:47
4

Aurrekoan demonocrazyren blogean binilo eta musikari buruzko post bat irakurri nuen. Bertan, musika, musika entzuteagatik soilik entzuteari utzi diogula defendatzen zuen eta ados nago berarekin.

Hala ere, ez dut uste azkenaldiko kontua denik ez baitut uste sekula musika entzun besterik egin dudanik, beste ezertan aritu gabe esan nahi dut. Nahiko hiperaktiboa naiz (txikitatik dakit hori) eta ez dut uste sekula gauza bat bakarrik egiten aritu naizenik…

Horrek gauza onak eta txarrak ditu baina azkenaldian alde txar batez konturatu naiz, tabakoa hain zuzen ere. Musika entzuten ari naizen bitartean beti beste zerbait egiten ari naiz; idatzi, sukaldatu, etxea garbitu (behar baino gutxiago…), kafe bat hartu, lagunekin egon, lan egin…

Kontua da, tabakoarekin gauza berebera gertatzen zaidala; idatzi, etxea garbitu (ez da oso higienikoa badakit…), sukaldatu (hau gutxiago, baina zer egingo diogu ba?), kafe bat hartu, lagunekin egon… lan egin? Ba ez! Lan egin ez, lanean ezin daitekeelako erre. Lanean atsedenaldi bat hartu eta kanpora irtetean erretzen dudan zigarrilloa ez dut gozatzen. Zergatik? Ez naizelako beste ezertan ari… erretzen ari naiz.

Gauzak horrela, pentsatuko duzue, horrek esan nahi du tabakoa ez duzula behar. Ba berriz oker, hiruko erregela horrekin musika ere ez nuke beharko! Eh, eh! Harrapatu zaituztet. Ba hori, erretzen jarraituko dudala eta bitartean, bizitzaz gozatzen jarraituko dudala idazten, etxea garbitzen, sukaldatzen, kafe bat hartzen, lagunekin egoten eta nola ez, garagardo hotz bat edaten.

Abisatuta zineten inora ez zijoan alperrikako hausnarketa bat zena...

Demonocrazy

Demonocrazy 2010-03-11 20:50 #1

Ez nago oso ados... zer behar dugun eta zer ez defendatzea oso zaila da. Beharrak sortu egiten dira eta fisiologikoak ez direnez gain, oso gutxi dira behar beharrezkoak. Efimeritate maila desberdinetako bizioak ditugu ordea.

Inoiz erre ez dudala esaten dudanean, sano bat naizela esaten didate, ondoren musikagatik ordaintzen dudana ikustean ez dute ulertzen (Demostratu nuen musika tabakoa baino merkeagoa dela | http://goiena.net/blogak/demonocrazy/urteko-kontzertuen-gastua ) Melomanotzat dut nire burua eta musika beste droga bat da. Gorka Urbizuk Zertarako amestu? dokumentalean esaten duen bezala. Maite dut dependentzia alu hau.

Azkenengo kausa-ondorio horrekin ez nago ados. San agustin filosofa etorri zait burura (aprobetxatu egingo dut ostegun arratsaldea dela) argudio sendo eta onak eman ondoren bere amaierako tesia jainkoa existitzen dela zen. Bideko argudioekin ados, baina nire ustez tabakoak eta musika gauza askotarako balio dezakete eta badakit hori badakizula. Drogek esperientziak sortu edo hornitu ditzazkete. Musikak eta zigarro batek egoera jakin bat ugaldu dezake edo kauza nagusi izan daiteke.

Ni ez nago musika beste gauza batzuez laguntzearen aurka, baina batzutan zigarroaz bakarrik disfrutatzeko ohitura galdu dela uste dut eta hortik etorri zen nire post-a.

Utzi dezagun gure dependentziak kritikatzen duen jendea kanpoan eta segi dezagun gure belarriak eta birikak gure gustura kudeatzen.

PS: Bestalde, ohore bat nire sarrera batek zure teoria bat hornitzea.

indezent

indezent 2010-03-11 21:34 #2

Erabat ados nago dependentzia eta vizioen inguruan duzun ikuspuntuarekin baian ez hartu serioegi post hau...

Zentzugabeko arrazonamenduak egitea oso gustoko dut arrabieta absurdoak izatea bezelaxe (beste bizio bat jeje).

Artikulu hau komikoa da argudiozkoa baina geiago eta mota honetako esaldien artean sartuko nuke: Dios es amor y el amor es ciego y sí Steve Wonder es ciego, entonces, Steve Wonder es Dios? Badakit arrazoirik ez dudala baina hori ez zen nire pretensioetako bat.

Idaztea dut beste vizio bat eta fundamentuzko vizioek bezalaxe ez du beti arrazoirik behar...

Segi dezagun bada gure vizioez gozatzen bai jauna!

piban

piban 2010-03-11 23:01 #3

Soilik tabakoa erretzen duzu???

P.d. Niri asko gustatuko litzaidake musika entzutea eta analizatzea, baina zu bezalako gaixotasun positibo bat daukat: hiperaktiboa naiz. Orain dela bi urteko udan tipo bat ezagutu nuen Donostian ikasten ari zela musika kontserbatorioan edo horrela. Beraien etxeko lanen artean opera bat edo sinfonia bat analizatzea zen. Inbidia eman zidala? Bai, baina nik ere gustuko dudana ikasten ari naiz...

indezent

indezent 2010-03-12 09:17 #4

Dakizun bezala, bizioak inkonfesableak dira. Gaurkoz nahikoa azaldu ditut... ;)

Utzi iruzkina: