Heltzeaz

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2015-02-03 18:02

Bazen, nerabea nintzela, entziklopedia bat etxean, “de la vida animal” edo halako zerbait. Internetik ezean, tarteka, sarri komunean, liburukietako bat hartu, ausaz letra bat aukeratu eta hango piztien bizitzaz irakurtzen nuen. Lehen liburukiko lehen animalia Ajolote izeneko anfibio bitxia zen, metamorfosia jasan barik, bizitza osoan kume ezaugarriak gordetzen dituena. Neotenia deitzen da hau. Etologian ere erabiltzen den hitza da neotenia. Txakurren kasuan, Konrad Lorenzek milaka urtez etxekotu eta hezteak ekarri duen ondorioa dela uste du. Hazkuntza selektiboa erabiliz, gi...