Alferkeriarako joera naturala daukat, betidanik, eta joera horrek errunduntasun sentimenduak piztu ohi dizkit. Gehiago ikasiko banu, gogorrago egingo banu lan, denbora gutxiago xahutuko banu interneten edo telebista aurrean, goizetan hain ohe-zalea ez banintz… eta autobusean, zergatik geratzen naiz leihotik begira, lana aurreratu beharrean? Zergatik uzten dut beti biharko gaur egin nezakeena? Horrelako sentipenek aztoratzen nautenean, ordea, ondo dakit zer egin. Argazki honi begira geratzen naiz.Dachaun atera nuen, Munich inguruetan dagoen kontzentrazio-esparruan, gaur museo bihurtuta. Arbe...