Arbizuko Udalak Nafarroako zenbait udaletako hautetsi independienteek Abiadura Handiko Trenaren inguruan (AHT) sustatutako mozioarekin bat egin du. Adostutakoaren arabera, Arbizuko Udalak AHT-ri ezezkoa eman dio, “proiektu txikitzaile eta antisoziala izateaz gain, erakunde ezberdinek herrien eta herritarren parte hartzeko duten eskubidea kontutan hartu gabe inposatzen ari direlako”. Horrekin batera, egitasmoa gelditzea eskatu du udalak eta, aldi berean, “azpiegitura egin edo ez egiteko erabakia zuzen hartzeko, gardentasuna, informazioa, eztabaida eta herritarren erabakitzeko eskubidea berma...


700 euskal herritar baino gehiago dira jadanik, Euskal Herriak estatu espainiar eta frantziarrarekin duen gatazka politikoaren ondorioz mundu zabaleko kartzela desberdinetan sakabanaturik daudenak. Mendeetan zehar, eta bereziki herri honi askatasuna ukatzeko egin zen frankismoaren erreformaren ondoren, azken 25 urteotan, milaka izan dira atxilotuak, torturatuak eta kartzeleratuak izan diren herritarrak. Milaka bestalde, urteak joan eta urteak etorri, Eukal Herritik ihesean bizi behar izan dutenak. Gatazka hau luzatzeko apustua egin duten bi estatuen aldetik, demokrazian oinarrituriko konpo...


Asteburuero, busturialdeko preso politikoen senide eta lagunek ehundaka kilometrotako bidaia nekagarriak egiten dituzte beraiekin 40 minututako bisitak edukitzearren. Jaen, Paris, Madrid, Valladolid, Badajoz, Castelló, Alakante edo Lugo bezalako toki urrunetara joan beharra izaten dute, guztira asteburuero milaka kilometro eginez. Sakabanaketak hil egiten du. Hau ez da esate hutsa, benetako egia baino. Senideek, lagunek eta pertsona solidarioek euskal presoei beraien elkartasuna erakusteko asteburu guztietan hartzen dute sakabanaketaren bidea. Sakabanaketak hiltzen duenik ezin da ukatu, ko...


Ehundaka herri kandidatura legez kanpo utzi ondoren, milaka Euskal Herritarren ahotsa isildu nahi izan zen duela urtebete, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroa Garaian egin ziren Udal hauteskundeetan. Ordutik gaur egunera bitarteko gertaeren kokapena egin eta egoera honen aurrean erabaki politiko bat hartzeko helburuarekin, AUZOARTEKO herri plataformak, honako MOZIO hau aurkezten du, Osoko UdalBatzarrean eztabaidatua eta onartua izan dadin. 2003-ko maiatzaren 25a, Euskal Herriaren historia garaikidearen egunik tristeenetariko bat izan zen. Urtebete pasa da eta egun hartan herriari egin zi...