Nire jabea

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2011-01-25 18:19

Zer egin daiteke lanean jabea matxista denean? Mesedez, aholku on bat behar dut. Egunero gauza berdinak entzun behar izaten dut. Beno, hori niri eta nire lankideei gertatzen zaigu. Alde batetik, bulegora heltzen den bakoitzean, ez du gure lana errespetatzen. Bere ustez, ia-ia dena gaizki dago eta guk berriro egin behar dugu. Behintzat, gure ordutegia finkoa da eta ez dugu ordu gehiago egin behar, nahiz eta lana errepikatzen den. Baina gauzarik okerrena da tipo hori lanera orain dela hilabete batzuk heldu dela eta bere esperientzia oso eskasa da. Nahiz eta prestakuntzarik eduki ez, esaten d...