A 25: MASUSTA GARAIA

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-08-25 12:52

Atea ez denean erabat isten argi izpitxoari heltzen gatzaizkio sarritan, sasiak garbitu ezean arantzen gatibu, masusten zaindari...Askatasunak sasien gain bizi behar du...tentagarri diren arren fruitu goxo batzuei uko egin behar diegu...diete!!!Masai


Ez dago sasirik masusta gaberik; edo alderantziz, ez dago masustarik sasi gaberik?Zilegi al da masusta gozoak eman dizkigun sasia moztea, sasia delako?Baina, sasia ere ezingo dugu geure ondo-ondoan eduki, sarri zauritu nahi ez badugu behintzat, ezta?Sasiaren izaeran dago arantzaz babestutako masustak eskaintzea?Helburua bada masustak jan ditzagun -eta, bide batez, haziak sakabanatu- zer dela eta hainbeste oztopo eta arantza? Ordainarazi nahi al digu sasiak hartzen diogun sari gozoa?Eta horrelaxe doa uda hau, honelako begitantziño ganorabakoez hausnarrean...Laster, baina, bloga ere oporretan...