New York City Libraryko irakurgela nagusia (Rose Main Reading Room).Liburuak jasotzeko, txanda gorde behar.Merezi du liburutegiaren funts digitalizatuetan kirik egitea.Eskerrik asko Arrate eta Itziarri argazkiengatik.


                             Hitzaro Kultur Elkarteak abian jarri du Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpaina Ordiziako Udal Liburutegiaren eta Mujika liburu dendaren laguntzarekin. Ekimena apirilaren 23tik uztailaren 24ra bitarte egingo da Topagunearen aterkipean eta Lazkaoko Goierriko Euskal Eskola eta Gerriko liburu dendarekin elkarlanean. Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren helbururik behinena irakurketa sustatzea da. Honen bidez, Topagunearen ki...


Irakurgela ederra dauka Britainiar Museoak, ikusgarria.Gaur egun, museoko liburutegiaren funts gehienak British Library-n daude, St Pancras-en.


Parisko Liburutegi Nazionalaren barruan badago liburutegiaren beraren maketa bat. Ez dakigu maketaren barruan maketaren eskalako beste maketa bat dagoenetz, eta haren barruan beste bat... Dena matriuska bat balitz bezala.Hor egongo dira Etxepareren liburuaren editio princepsa, euskarazko grabazio galduak, pastoralak, Miranderen ileren bat berrogei urtean ireki gabeko liburu exoterikoren batean... Nik dakita zer.Mila esker, Miren, argazkia bidaltzeagatik.


Pragako Udal Liburutegiaren sarreran eskultura berexi bat dago. Matej Kren izeneko eslovakiar artista batena da, eta "Hizkuntza" deritzo. Liburuz osaturiko zilindro bat da, erdi-parean bulba edo sugar (ez jakin) itxurako irekigune bat duena. Barruan kirik eginez gero, hauxe ikusten da:Ispilu batek infinituraino eramaten du liburu-dorrea.* Argazkiak Arraterenak dira.


Guztiz ederra da Budapesteko Liburutegi Nagusia, Ervin Szavó liburutegia. Aretorik ikusgarrienak jauregi neobarroko batean daude, baina erdiko patioa eta haurren txokoa ere zoragarriak dira.Hemen duzue jantokiko argazki bat. Gaur egun irakurgela bihurtua dago, jakina. * Argazkiak Arraterenak dira.


     Azkenaldian, entregatu beharreko txostenak eta azterketak direla eta, agobiatu xamar nabilela onartu behar dut. Etxean lanean hasten naizen bakoitzean ikusten duzue non bukatzen dudan, beraz, gaur arratsaldean Tolosako Aranburu liburutegira joango naiz.     Lau pareta isil horietara sartzean betikoak daude esaldia bururatzen zait. Ondoren, neu ere "betiko" bihurtu al naiz? galdetzen diot neure buruari. Agian bai. Orain dela 7 hilabete hasi nintzen bertara joaten, eta azterketa garaitik at ederki egoten dela esan beharra dago; hortxe gakoa, a...


Nire liburutegia

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-09-17 17:59

Benitok eta Ricardo Gomezek egin bezala, ni ere ibili naiz google-ek eskaintzen duen liburutegiarekin olgetan. Horren ondorioz, liburutegitxo bat osatu dut, 48 libururekin oraingoz. Liburu horiek hizkuntzaren soziologiari buruzkoak dira gehien bat. Batzuk zatika daude, beste batzuk ez, baina haiek erosteko edo kontsultatzeko modua eskaintzen dizu zerbitzuak berak.Irakurri, bada. Hizkuntzaren soziologiari buruzko nire liburutegia.


Durangoko liburutegian ere Irakurlearen tartea sortu da euskaraz. Orain arte, hainbat urtetan gaztelaniazko liburuak irakurtzen ibili eta aritu da irakurle talde bat. Oso modu aktiboan. Eta bertatik sortu da euskarazko liburuekin hasteko asmoa ere.Esan eta egin.Urriko lehen asteazkenean bilera egin ostean, hilero liburu baten gainean arituko gara Durangoko liburutegian.Lehen liburua Paul Auster idazleak idatzitako Brooklyngo erokeriak izango da, eta horretarako Oskar Arana euskaratzailea gurekin izango da. Kontua da, gaztelaniaz be Paul Austerren liburu bat irakurri dutela, eta horrela hitz...