Irakurlearen Tartea

Aingeru Epaltza urrian zen etortzekoa Santutxuko Irakurlearen Tartera, baina gaixotu eta solasaldia atzeratu egin behar izan genuen.Datorren astean etorriko da, "Lasto sua" (Alberdania) liburuari buruz hitz egitera: asteazkenean izango da hori, abenduaren 13an.Epaltzari eta aipatutako liburuari buruzko informazio gehiago bildu genuen urriko deialdian, hemen.Zatoz, gonbidatuta zaude!


Asteazken honetan (azaroak 29), hilero bezala, zita dugu Santutxu aldeko Irakurlearen Tartean.Azaroko saio honetan, Paddy Rekalde idazlea ekarriko dugu gurera, "Ragga-ragga dator gaua" (Susa) nobela aitzakia hartuta.Paddy Rekalde (Deustua, 1964) genero guztietan aritu izan da: narrazioei dagokienez, "Aizu Paddy!" eta "Whiskey koloreko gauak" liburuak idatzi ditu; poesian, "Sex abaroa" eta "Bilbo dub kronikak"; saiakeran, The Clash taldeari buruzko liburua; eta nobelagintzan, berriz, "Rebel Mayo Colorao" eta asteazkenean aurkeztuko digun "Ragga-ragga dator gaua" hau.Zatozte! Gonbidatuta zaud...


"Azaro, liburu aro" jardunaldien baitan, solasaldi interesgarria dugu ostegunean arratseko 20:00etan Deustuko Bidarte Udaltegian. Iratxe Retolaza eta Ibon Egaña, Berriako literatura kritikari gazte eta zorrotzak izango dira "Zerk egiten du interesgarri liburu bat?" galderaren inguruan jardungo dutenak. Hurbildu eta solastu liburu aroan.(Berbaizu elkartearen blogetik hartua)


Bihar, asteazkenean (azaroak 15), Aritz Gorrotxategi idazle donostiarra Deustuko Bidarte auzo-etxean egongo da, Kearen truke (Alberdania) nobelari buruz hizketan.Aritz Gorrotxategik 31 urte ditu eta genero guztietan aritu izan da, berak idatziak baitira "Egurra Pinotxori" narrazioa, "Kafkaren labankada" nobela, "Taxi bat Hamlet-entzat" poema-liburua eta "Galtzontziloak autobusean zintzilik" kronika-liburua.Hauxe da Alberdaniaren webgunean "Kearen truke" eleberriari buruz irakur daitekeena:"Noraino iristeko gai da maitale bat maite duen horren peskizan? Are, maite den hori pertsona bat ez ba...


Durangoko liburutegian ere Irakurlearen tartea sortu da euskaraz. Orain arte, hainbat urtetan gaztelaniazko liburuak irakurtzen ibili eta aritu da irakurle talde bat. Oso modu aktiboan. Eta bertatik sortu da euskarazko liburuekin hasteko asmoa ere.Esan eta egin.Urriko lehen asteazkenean bilera egin ostean, hilero liburu baten gainean arituko gara Durangoko liburutegian.Lehen liburua Paul Auster idazleak idatzitako Brooklyngo erokeriak izango da, eta horretarako Oskar Arana euskaratzailea gurekin izango da. Kontua da, gaztelaniaz be Paul Austerren liburu bat irakurri dutela, eta horrela hitz...


Aingeru Epaltzak gaur Santutxun (Bilbo) eman behar zuen hitzaldia atzeratu egin dugu, idazlea gaixorik dago eta.Data berria erabakitzen dugunean, jakinaraziko dizuegu.


Bihar, asteazkenean (urriak 25), Irakurlearen Tartearen 5. ikasturtea hasiko dugu. Orain arte bezala, hilero-hilero elkartuko gara Santutxu aldean, hilaren azken asteazkenetan.5. ikasturte honi ekiteko, Aingeru Epaltza idazlea ekarriko dugu gurera, "Lasto sua" liburuarekin (Alberdania).Aingeru Epaltza (Iruñea, 1960) aski idazle ezaguna da, eta berak idatzitakoak dira, besteak beste, "Ur uherrak", "Tigre ehizan" edo "Rock´n´roll" liburu bikainak.Hauxe da Alberdaniaren webgunean "Lasto sua" narrazio-liburuari buruz irakur daitekeena:"Lasto suak bero laburra du, ez horregatik da ordea gutxiago...