Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


Mintzakidetik martxoaren 27an, larunbata, bisita gidatu bat antolatu dugu Nafarroako Museoan. Bisita 12etan hasiko da eta ordubete inguruko iraupena izanen du. Bisitan parte hartzea dohainik da.Izena emateko: Martxoaren 18a baino lehenago. 948 96 05 16 / mintzakide@topagunea.comMintzakide Mendi Taldeak erabaki du martxoaren 21ean egin beharreko ateraldiaren plana aldatzea, Larrun mendia igo beharrean Santa Graziko maskarada ikustera joanen dira. Informazio gehiago: 619 679 589Aste honetako agendatxoa: Martxoaren 10ean, asteazkenarekin, HITZALDIA: Egunkaria auzia. Lontxo Oiarzabalen eskutik....