Martxoko Saio Osagarria eta bestelakoak

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2010-03-08 15:27

Mintzakidetik martxoaren 27an, larunbata, bisita gidatu bat antolatu dugu Nafarroako Museoan. Bisita 12etan hasiko da eta ordubete inguruko iraupena izanen du. Bisitan parte hartzea dohainik da.
Izena emateko: Martxoaren 18a baino lehenago.
948 96 05 16 / mintzakide@topagunea.com

Mintzakide Mendi Taldeak erabaki du martxoaren 21ean egin beharreko ateraldiaren plana aldatzea, Larrun mendia igo beharrean Santa Graziko maskarada ikustera joanen dira. Informazio gehiago: 619 679 589

Aste honetako agendatxoa:

  • Martxoaren 10ean, asteazkenarekin, HITZALDIA: Egunkaria auzia. Lontxo Oiarzabalen eskutik. 20:00etan Zaldiko Maldikon.
  • Martxoaren 11n, ostegunarekin, HITZALDIA: “Darwin gurean”. Kepa Altonagaren eskutik. 19:30ean Iruñeko Udalaren Kultura Alorreko Hitzaldi Aretoan (Deskalzos kalean).
  • Martxoaren 12an, ostiralarekin, IRAKURLE TALDEA. 19:00etan Euskaldunon Biltokin.
  • Martxoaren 12an, ostiralean, BERTSO AFARIA: Iker Zubeldia eta Julio Sotorekin. 20:30ean Mendillorriko Ezpondapea elkartean.
  • Martxoaren 13an, larunbatarekin, BERTSO BAZKARIA: Jon Maia eta Miren Amurizarekin. 14:00etan Labianoko Larrazkoa elkartean. 20 €. Txartelak salgai Aranguren ibarreko euskara zerbitzuan


Utzi iruzkina: