Merkealdia aprobetxatuta, kuleroak erostera atera naiz.  Orain arte ez nau hainbeste harritu eskaintzaren ugaritasunak: hamaika kolore, sexy edo sport estilokoa, kotoi edo enkajezkoak, culotte edo tanga, gerri altu edo baxua… ni bezalako kulero-erosle esperimentatua ere zorabiatzeko modukoa. Gauza bik eman didate atentzioa bereziki: emakumeentzat pentsatutako kulero infantilen zabalkundea (marrazkitxoak eta lakio txepelak) eta letraz estanpaturik datozen kuleroak. Lehenengo kasuaren inguruan dezente teorizatu daitekeen arren, momentuz alde batera utziko dut. Hel diezaiogun, beraz, ...