Espainiako telebista-kateetan bi baino ez ditugu ikusten. ETBn bost edo sei (bat gainerakoak baino gehiago). Baina, egiatan, askoz gehiago dira. Parlamentutik kanpoko alderdiak dira gehienak, hau da, Espainiako kongresuan inoiz diputaturik lortuko ez dutenak. Subentziorik jaso ez, eta gastu guztiak beren poltsikoetatik ordaindu behar dituztenak. Horien artean, denetarik aurkitu daiteke. Batzuek anbiguotasunarekin jokatzen dute (fatxa hitza gaizki gelditzen delako boto-txartelean): Alianza Nacional, España 2000, Alternativa Española… hainbeste kostatzen zitzaien partidu bakar batean biltzea...


Nor da D’Hondt? Zergatik inposatu zigun bere legea? Eta, batez ere, zergatik eskatzen dizkiote kontuak D’Hondt delakoari, hauteskundeak hurbil dauden guztietan? Adi tipoaren curriculumari. D’Hondt-en erruz, IU ez da inoiz hutsaren hurrengoa baino gehiago izango Espainiako kongresuan (boz gehien lortzen dituen hirugarren alderdia izanik, seigarrena da ordezkari kopuruan). D’Hondt-en erruz, Soriako boto batek Madrileko bost botoren pisua dauka. D’Hondt-en erruz, PP %4,58 batez gain-ordezkatuta dago hemizikloan. D’Hondt-en erruz, Espainia maite ez duten alderdi erregionalista askok nazioa gobe...


Rosa Díez-en Nortasun Agiri Nazionala 2017ko otsailaren 17an iraungiko da. Gizarte osoaren esku jarri duen informazioa da hori, UPyD alderdi berriaren karteletan agertzen baita bere agiriaren erreprodukzio handi bat. NANaren alboan, leloa: Lo que nos une (Batzen gaituena). Leloak berdin balio du telefono konpainia baterako zein Ibilaldirako. «Partidu nazional bat gara eta Espainia hiritar aske eta berdinen nazio baten moduan ulertzen dugu». Hala diote UPyDko web orrian. Eta batasun eta berdintasun horren sinbolorik erakargarriena NANa iruditu zaie. Guztiok inposizioz sakelan eraman behar du...