Pasaden igandean nire amaren etxean urtebetetxe bat ospatu zen. Nahiz eta egun berezia izan, ez zaizkit egun horiek gustatzen. Ez zaizkit bereziak diren egunak gustatzen. Orain dela bi aste gai horri buruz egunkarian irakurri nuen. Karmele Jaiok zutabe batean kontatzen zuen egun arruntak nahiago dituela. Egun horietan gauzarik garrantzitsuenak gertatzen direlako. Karmele Jaiorekin ados nago. Egun arruntak asko gustatzen zaizkit. Urtebetetzean nire amaren etxea jendez beteta zegoen. Pertsona batzuek abesteko oihuka egiten zuten, beste batzuek haien artean eztabaidatzen zuten. Eta nire amak t...