Aurreko urtetan bezala, Sanferminen giroa berotzen den horretan, guk ere Iruñean Kantuz ekimenarekin lagunduko dugu.Urteko zita, gogo parrastada, jendea kementsu eta umoretsu, betiko kantak eta betiko lagunez landa, Iruñera etortzen diren guzti horiek ere izanen dugu bidai lagun.Errepertorioari dagokionez, Riau-Riau eta Entzierrotan Sanfermin sanduari kantatzen zaion abestia, euskaraz noski!!!!. Honatx karaokea: Eta entzierroarena: Entzun arren San Fermin,zu zaitugu patroi,zuzendu gure oinak,entzierro honetan otoi!!BERAZ, EZ AHANTZI!!!!! UZTAILAREN 2AN, MERKADERES KARRIKAN, IRUÑEAN KAN...


Blog honetan Karafun programarekin moldatutako euskal kantagintzaren karaokeak kokatuko ditut. Orain arte sortu ditudanak nire lan jardunean erabiltzeko izan dira, irakaskuntzan hain zuzen.


Hitz bitan

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-10-28 04:54

Egin kontu: Super Ordorika, Kafe Antzokia, gaueko 12ak, enegarren bis-a eta hara non -astiro-astiro, leun-leun- honakoa jotzen hasten diren: Labexomorro, labexomorro ezin dala ibilli falta jakola, ez dakolako erreteko mirenjoni. Hitz bitan: txundi garria Gaurkoan ere karaokea dakarkizuet bakarka zein taldeka kantatzeko. Powered by Castpost   Tira, badakit, tontakeria bat... baina ze polita. Erantzunetan ez da testua ikusiko informatikaren misterio sakonen erruagatik, beraz, komentaixorik egin nahi izanez gero, hementxe.