Nahastu, nahastu eta nahastu. Horrela ibiltzen gara normalean hortik zehar bazterrak nahastu eta nahastu. Etxean, nahasten; sukaldean, nahasten; kalean… zer sanik ez; kiroletan, gutxi (bihar hitz egingo dugu horretaz) eta klasean ere, ba nahasten noski. Hala ere, sona txarra duen hitza da nahasketa: Berezko forma duen zerbait hartu eta aldatu, beti ere beste elementu batzuk gehituaz, eraldatu alegia. Zerbait idatzi duzu eta zuzentzailearen eskuetatik igaro ondoren beste gauza bat da, nahastu egin dizute egindakoa, jada ez da zuk kontatu nahi zenuena (hori ez da blogetan gertatzen, eskerrak...