klasikoak nahasten. Tomo I
theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-01-11 11:40
9
Nahastu, nahastu eta nahastu. Horrela ibiltzen gara normalean hortik zehar bazterrak nahastu eta nahastu. Etxean, nahasten; sukaldean, nahasten; kalean… zer sanik ez; kiroletan, gutxi (bihar hitz egingo dugu horretaz) eta klasean ere, ba nahasten noski.
Hala ere, sona txarra duen hitza da nahasketa: Berezko forma duen zerbait hartu eta aldatu, beti ere beste elementu batzuk gehituaz, eraldatu alegia. Zerbait idatzi duzu eta zuzentzailearen eskuetatik igaro ondoren beste gauza bat da, nahastu egin dizute egindakoa, jada ez da zuk kontatu nahi zenuena (hori ez da blogetan gertatzen, eskerrak). Neska batekin hizketan zabiltz eta bere laguna, edo zurea (jende gaiztoa dago munduan zehar) agertzen da, nahastu zaituzte, jada ezin esan ez egin esan eta egin beharrekoak. Badira ordea, nahasteko izugarrizko habilezia dutenak ere. Oraingo honetan, musikaz ari naiz.
Kantu klasikoak, mitikoak, urteen poderioz jainkotasun aura bat eskuratu duten kantuak. Ikutuezinak dirudite, beldurra ematen du bersionatzen hasteak ere baina, batzuetan, emaitza zoragarriak jaiotzen dira grabazio zahar hauei, gaur egungo teknonolgiek ahalbideratzen dituzten makina bat trikimailu gehituaz.
Mezu hau trilogia bat izango da (modan dagoelako, galdetu bestela borthuzairi). Nik kuttun ditudan hiru nahasketa proposatuko dizkizuet bertan baina mezu hau, irekia izango da. Proposatu ezagutzen dituzuen abesti klasikoen nahasketa hoberenak (onak bakarrik, pitufo makineroek ez dute balio). Ea zerrenda luze bat osatzen dugun denon artean.
Lehengoa latza, Janis Joplin eta bere Mercedes Benza. Gozatu.
bewater
bewater 2007-01-11 18:45 #1
Horrenbeste nahasketarekin nahastuta nago erabat, lehenengo Goenkalerena, ondoren Borthuzairen trilogiaren gora beherak eta orain Janis Joplin en version Tony Manero...eskerrak hemendik banoala bestela laster bukatuko nuen Arrasateko eroetxean...
indezent
indezent 2007-01-12 09:05 #2
Ez dut uste ezer gehiago behar duzunik Santa Agedan amaitzeko. Joan, atea jo eta egon beraiekin hamar minutu hizketan; suite bat emango dizute ziur
borthuzai
borthuzai 2007-01-12 09:23 #3
Jo, eske nik nahasketetaz ez daukat ideiarik ere. Zenbait bertsio gitarrero aipa ahalko nituzke, baina nahasketak lo que se dice nahasketak... ba Gery Halliwell ex-spicegirlsak egin zuen ”it´s rainning man” abestia adibidez, eta benetan ari naiz tio, ez dakit, nik gustoko nuen (baino ez esan inorri mesedez :-). Eske nik mobida hauetaz ez det entenditzen.
Egia esan gauza hauetan nahiko “““purista””” naiz (komilla mordo batez josita). Saiatuko naiz trilogiaren bigarren zatirako zerbait interesgarriagoa pentsatzen, zeren hau azken finean “Hasiera” izan da ezta? Gero etorriko dira “Garapena” eta “Amaiera” :-) Uiii! Ze emozioa! Janis Joplinetik nora joango ote gara!
indezent
indezent 2007-01-12 09:52 #4
Nik ere ez daukat ideiarik ere nahasketez baina badakit zeintzuk gustatzen zaizkidan. Zuk ere bai ;) hori bai, inori esatea nahi ez baduzu ez idatzi eta listo jaja. Orain munduak badu zure gustoen berri (eta niri coldplayrena ez zenidan barkatu behar?)
borthuzai
borthuzai 2007-01-12 10:13 #5
Ja, ja, ja, hortxe harrapatu nauk!!
Coldplay-rena egia esan Chris Martin eta nire arteko kontu pertsonal bategatik da.
Tipoa Gwyneth Paltrow-ekin ezkondu zuan tio! Gwyneth Paltrow!! Entzun diok sekula jainkosa honi gazteleraz hizketan? Qué maravilla! Talavera de la reynan ikasi zian...
indezent
indezent 2007-01-12 10:42 #6
jajaja, nik gatazka berdina zeukiat Gonzalo Mirorekin, Natalia Bervekerekin egon eta utzi egin behar da gero horrelako emakumea. No esta hecha la miel para la boca del asno
i eme
i eme 2007-01-12 11:42 #7
bat gomendatzekotan... Yonderboi taldeak egiten duen bertsioa Riders On The Storm (The Doors) abestiarena Shallow & Profound diskoan. Bideoa edo audioren bat billatzen saiatu neok baño ez dek posible izan... emuleari egurra eman ;)
indezent
indezent 2007-01-12 12:43 #8
Apuntatuta
kukue
kukue 2007-01-12 20:17 #9
Nik eztiat asko ulertzen ezta nahasketei buruz, baño bat bazeukeat burun. Parre eitteko besteik eztik balio.
<object width="425" height="350"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/NHN6mV0ne2M"></param><param name="wmode" value="transparent"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/NHN6mV0ne2M" type="application/x-shockwave-flash" width="425" height="350"></embed></object>
Utzi iruzkina: