Betiko izenak

No profile photo antzinakeriak | 2014-02-20 10:58

Autobusean gertatua. Erdaraz, noski. "Zorionak, aitona izan zarela enteratu naiz. Nola du izena?". Eta besteak "Eskerrik asko. Cecilia da", irribarrez esaten du. Lehenak, berriro, entusiasmo askorik gabe "Oso polita. Gaurkoan ez dira horrelako izenik asko entzuten". Eta aitonak "Lehengo egun baten lehiatilara (funtzionario bat, akaso) etorri zitzaidan neska bat eta ez dakit zer izen esan zidan. Orain jartzen diren horrelako euskal izen arraro bat. Esan nion klasean behintzat ez nahasteko balio izango lukeela, eta berak ezetz, lau direla klasean bere izena dutela". Eta segidan " Ez nago eusk...


Appella

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-04-16 07:57

Askok ezagutuko duzue Londreseko Oyster txartela. Izen xelebrea inondik ere (badaezpada ere, "ostra" esan nahi du). Jakin-minak hartaraturik, Wikipedian aurkitu nuen azalpena. Appella izeneko enpresa batek bataiatu zuen txartela, eta, hara, enpresa horren egitekoa horixe da, gauzei izena ematea (eta ez izana).Ahal baduzue, sartu haien webgunean, zinez bitxia da eta. Halako lanik hartuko nuke nik. Really.


Makina bat gauza arraro ikusi eta entzun izan ditugu baina lerro hauetan kontatzen dizuedan hau normal normala, ez da.   Sekula pentsatu al duzue zuen herriari izena aldatzea? Ez dut uste. Badaude gauza batzuk betirako direla pentsatzen dugunak, betitik datozenak, aldaezinak eta askotan jatorria ere ezezaguna egiten zaizkigunak eta hortxe dute agian beraien magia ezta? Zergatik izena du Beasainek Beasain edo Ordiziak Ordizia? ( Ah ez, hauek aldatu zioten izena, Villafranca de Oria zen ala?).   Tontakeriak alde batera utzita gaur arratsaldean zur eta lur utzi nauen berri honi heldu...


EZ IZENAK

2
umekeriak 1456153434624 Umekeriak | 2007-02-01 09:46

Evaristok ze izen jarri ote dio bere seme-alabei? Sotila eta ohikoa, euskalduna edo erdalduna, barrokoa edo modernoa, ulergaitza edo ulerterraza, aitita-amamarena edo atzerrikoa…  Jakina, Evaristo diodanean, estima diodalako diot, eta jada, horrelako izenik ikusten ez delako gure gazteenen artean. Izan ere, zer gertatzen da izenekin? Hain garrantzizkoa al da? Zu zeu, gustura zaude zeure izenarekin ala jarria dizuten edota zeure buruari jarritakoa (blogariak lantxerik) nahiago duzu ez-izena? (Nik neuk ponte-izena fosila legez gordetzen dut, karnet eta holakoetan)  Egia esan aitita...


Izenak

4
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2007-01-26 19:41

Bat: Izen zaharrok UrrutxagaDendariñe Iberre Bekoa Muru Arnabarre Tosu Martiturri Etxebarri Returetabarri Larrazabalostikoa Retureta Dilizardi Larrazabale   Izen hauek guztiak galdu egingo dira malkoak euritan bezala, baldin eta soilik baldin Getxoko Andra Mari auzoko bizilagunek astakeria hau gelditzea lortzen ez badute. Bestela, urte batzuk barru - eta gure poeta handiak dioen bezala- :   Jendeak misterio aire batekin ahoskatuko ditu izen zaharrok, jendeak misterio aire batekinahoskatuko ditu izenok. Bi: Mendekuaren izena   Estatuaren mendeku gose aseezinaren izena, gau...