IruƱeako Anaitasunako estadioan ez dago txartelik. Datorren larunbatean Itxako taldeko jokalariek Champions Leagueko finala parte hartuko dute. Eskubaloia da eta jokalariak neskak dira. Aste honetan berri hau egunkarietan gero eta leku gehiago irabazten ari da. Baina ez pentsatu lehenengo orrialdean agertzen dela. Ez, hori ez. Baina behintzat kazetariek bost lerro baino gehiago idazten dute. 3.000 pertsona baino gehiago itzulerako partida hau ikustera joango dira. Sari nagusia lortzeko bi gol gainditu behar izango dute. Lizarrako talde honek eskubaloi denboraldian Liga txapelketa, Copa d...