Zenbat ipurtargi ikusi duzue uda honetan? Ez dituzue horren erraz ikusiko. Hain gaude argiztatuak, hain diogu beldur iluntasunari. Gure baserri inguruak farolaz bete ditugu, etxe alboak gau osoan alferrik piztuta dauden argiz. Ipurtargiak sortzen duen argitasuna baliatzen du bikotekidea erakartzeko. Baina ipurtargiaren argi xume, berde, ahulak zer egingo du gure inguru superargiztatuetako milaka watioen aldean? Gero eta bakanagoak dira ipurtargiak. Argiak hilko ditu.   Bestalde, kontsolatzen du jakiteak bat baino gehiago garela ipurtargien argazki bila gauez landaz landa gabiltz...