Inuzenteak

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-12-28 15:55

  Gabonetako izpirituak eragindakoa duzue honen aurreko mezua, dudarik gabe. Mezua gehitu botoiari sakatu ahala pentsatu nuen: Ba al da Gabonak zoriontzea baino gauza melengagorik? Maite dituzunei urte berrirako onena desiatzea tira, baina hortik aurrera... Gaurko egunarekin ere antzera gertatzen zait. Iaz tontakeria eskas bat erditu nuen, baina gaurkoan –aldarte traszendentalagoagatik edo-  ez daukat gorputza halakoetarako. Izan ere inuzenteak asko dira, pentsatzen jarrita: Inuzenteak Gabon gaueko mahaian aurten aulki huts bat jarri behar izan dutenak eta are inuzenteagoak aulki ...