MULTZOKARIAK

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2015-06-23 20:44

BERRIA, 2015-06-16 / Angel Erro Euskaltzaindiak aspaldian gomendatu zuen -go atzizki multzokaria ez erabiltzeko, irakaslegoa bezalakoak beharrean, hitza soil-soilik pluralean emateko, hots, irakasleak, edo, ezinbestekoa bazen, -eria atzizkia baliatzeko. Euskaltzaindiaren erabakiak ez ohi dira gogo beroz hartu, baina esanen nuke arau horrek bai izan duela nolabaiteko atxikimendua, erdara hurbilenen desmasia orokortzaile batzuetatik libratzen gintuelako. Euskaraz hiritargoa edo hiritarreria esanen ez lukeen baten bati aditu izan diot ciudadanía hitza, gora eta behera, Nafarroan b...