Emakumeen bularretara begiratzeak bizitza lutzatzen omen du. To, no. Esperimentua 200 gizonekin egin zutela diote, bost urtez; subjektuen erdiek egunean 10 minutuz begiratzen zieten andreen bularrei eta beste erdiek ez. Baditut zenbait galdera:   Eta beste erdiak bost urtez egon ziren inongo emakumeren bularretan begiak pausatu gabe? Bost urtez? 1.825 egunez? Nola aguantatu zuten? Lotu egin zituzten? Begiak estali? Drogaren bat eman zieten? Zoratu egin ziren esperimentuaren amaierarako? Begiratu behar diren bularrak emakume berberarenak izan behar dira? Berdin luzatuko digu bizitza ...