Betidanik entzun dugu 40 urterekin bizitzaren erdiko krisia jasaten dugula. Izan ere, gaztaroa pasata, ezinegona sortzen zaigu eta bidegurutze batean gaudela sentitzen dugu. Azkenengo ikerketen arabera, gure bizimodua eta bizi-itxaropena kontuan hartuta, gizonek 45 urterekin pairatzen dute krisia, emakumeak, aldiz, 50 urterekin hasten dira haren eraginak nabarmentzen. Gainera, edonori gerta dakioke, eta, dirudienez, denoi gertatzen zaigu: emakumeei zein gizonei, ezkonduei zein ezkongabeei, seme-alabak dituenari, zein seme-alabarik ez duenari, aberatsari zein pobreari. Hain zuzen e...


Urteurren, mendeurren, milurteko-urren eta dena delakoekin badago arazo bat, eta arazo hori da goraipatu eta omendu nahi den horrekin nazkatu ohi garela. Omendua laudatu beharrean gaizki esaka hasten garela. Gertatu zen Cervantes eta bere Quijotearekin pasa den urtean, eta ziurrenik gertatuko da aurten Mozartekin. Pena da: hildako miresgarri hauen obra ezagutarazi, zabaldu eta distira ateratzeko aukera paregabea behar lukeena topiko setatien zerrenda bihurtu ohi da, ezer berririk eransten ez duena, ez bada aipaturiko nazka eta nekadura. Mozart bezala, Juan Crisóstomo de Arriaga ere urtarri...