HELMUGARA IRISTEA DA HELBURUAZenbaitetan gure helburuak lortzeko presa izaten dugu; horrek azkar ibiltzea bultzatzen gaitu helmuga bistaz galdu araziz.Hala eta guztiz ere, askotan helmugara ez da azkarrena iristen lehenengo, helburua iristea dela ahaztu ez duena baizik.Beraz, azkarrena ez bazara ere, helburua zein den ahazten ez baduzu eta ahaleginean etsi gabe jarraitzen baduzu, batere ez harritu lehenengo iristen bazara.          Jose Luis Etxezarreta Garin MINUSCULE - Insect Race - More free videos are here


Etika, moralaz arduratzen den disziplina edo zientzia bezala defini genezake, hausnartu egiten den morala. Zientzia honen historia benetan luzea da, antza, Zarathustra edo Zoroastro izeneko profeta pertsiarra izan zen ongiaren eta gaizkiaren arteko bereizketa egiten lehena, jainko ongile, justu eta orojakilearen eta horri kantrajartzen zitzaion gaizkiaren izpirituaren existentzia predikatu zituelarik. Ordutik gaurdaino, hainbat filosofo aritu dira ongia eta justizia bezalako kontzeptu edo baloreen inguruan hausnartzen, estoikoak, Platon, Aristoteles, Kant, Wittgenstein eta filosofo existe...


Demagun bi multzo ditugula A eta B izenekoak.A multzoan honakoak egongo lirateke: El Correo Español: Otegi ingresa en la prisión de Martutene tras ser detenido en San Sebastián El Pais: Otegi ingresa en prisión tras confirmar el Supremo la pena de 15 meses por enaltecimiento del terrorismo Deia: Arnaldo Otegi ingresa en la prisión de Martutene tras ser confirmada su pena B multzoan, berriz, beste honakoak: Gara: La Policía española detiene a Arnaldo Otegi y lo encarcela en Martutene. Berria: Arnaldo Otegi Martuteneko espetxean sartu dute, Gorenak berretsitako 15 hileko zigorra betet...


Superman Gorria

1
pernan 1456152179281 Superbloga | 2006-10-05 22:13

Zer gertatuko luke Kriptonetik habiatutako superumea Lurrara 12 ordu lehenago helduko balitz? Rantxo batean ez, eta Kolhos batean eroriko litzateke. Stalinen zerbitzari izango zen! Hauxe da oinarrizko planteamendua. Superhoeroien komikiaz gain, nobela grafikoa ere bada, umore finaz zipriztindurik, eta baita ere etika eta moralaren klaserako baliogarri. Kritika ere badu, Gerra Hotzaren erregimen totalitaristei. Biei. Eta bai, antiutopiaren kutsua ere bai. Orwelli gustatuko litzaioke komiki hau.