Churchillek esan omen zuen: 20 urterekin ezkertiarra ez bazara, ez duzu bihotzik. 40 urterekin eskuindarra izan ezean, ez duzu bururik. Honen harira, berriki galdutako lagun minak aipatu ohi zuen esaera ere ondo datorkio gaurko gaiari: Nik bihotza ezkerrean dut, baina poltsikoa… eskuinean. Bihotza eta burua, beti elkarren aurka. Azter ditzagun bi jarrerak. Ezkertiarra izatea, orokorrean, herritarren alde jartzea da. Izan ere, ezkerrak sektore publikoari ematen dio lehentasuna.  Oinarrizko beharrak bermatzen ditu: osasuna eta hezkuntza herritar guztientzat, etxebizitza e...


Amaitu da historia, arrazoi zuen Fukuyama hark. Gaur egun –cautivo y desarmado el ejercito rojo- herritarrek presidente jartzen dute beren botuekin kartera eta kartera barrukoa lapurtuko diena. Burutik behera kaka egingo dien berbera jartzen dute herritarrek presidente gaur egun, historia amaitu denean. Kapitalismoa azken bataila irabazten ari den honetan.  Porco mondo! Post Scriptum: Birziklapen, berrerabilpen eta plagioaren aldeko naizenez, aspaldiko mezu bat berreskuratu dut neure-neuronen atsedenerako.  


Porco mondo!

2
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2007-09-18 20:26

Amaitu da historia, arrazoi zuen Fukuyama hark. Gaur egun –cautivo y desarmado el ejercito rojo- herritarrek presidente jartzen dute beren botuekin gerora erretreta, lan jardun duina eta, deskuidatuz gero –egon adi- , osasun eta hezkuntza unibertsalerako eskubidea lapurtuko diena. Burutik behera kaka egingo dien berbera jartzen dute herritarrek presidente gaur egun, historia amaitu denean. Kapitalismoa azken bataila irabazten ari den honetan.  Porco mondo!