Grezia. K.a VII. mendea. Himno homerikoak izeneko poema sortako alerik zaharrena sortu zuten, Demeter jainkosaren berri jasotzen zuena. Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena ARGIA, 2018ko uztailaren 15a   Luca Giordanoren ‘Persefoneren bahiketa’. Persefone Hades azpimunduko jainkoak bahitu eta bortxatu zuen eta hori ez da, inolaz ere, mitologia klasikoko bortxaketa kasu bakarra.   Demeter, Kronos eta Rearen alaba, Gea amalurraren oinordekoa zen. Zeus anaiak bortxatu zuen eta, ondorioz, Persefone alaba jaio zen. Per...


BERRIA, Olariaga, 2016-IV-22


AHOTSA.INFO 2016-04-12 Horrela galdetzen zuen Juvenal poeta erromatarrak duela 2.000 urte ia: Quis custodiet ipsos custodes? Nork zainduko du zaintzailea? Esaldi honetatik ondorioztatzen dugunez, bazuen poetak garaiko kontrol sozialaren eta administrazioak pertsonen otzantasuna behartzeko erabiltzen dituen metodoen inguruko kezka. Eleak/Libre dinamika Zer esango liguke poetak, egun, gure herrian zeharreko bisitaldian berarekin topo egin eta Argiako Axier Lopez kazetariari ezarritako isunarena kontatuko bagenio? - Seguru al zaude? sinesgogor batekin hasiko litzateke ig...



2015-12-26 / Berria ONDAREA. Sei etxe berregin dituzte Ponpeiako aztarnategian (Italia), eta horrek esan nahi du erromatar garaiko eguneroko bizitzari begiratu ahal izateko sei leiho gehiago zabaldu dituztela. Hiriko goi klaseko eta klase ertaineko biztanleen etxebizitzak dira sei eraikuntzak, eta arropa nola garbitzen zen ikusteko aukera ematen du haietariko batek, adibidez. Baina ez dira soilik etxeak. Eszena mitologikoak eta gladiadoreen arteko borrokak irudikatzen dituzten freskoak eta mosaiko erraldoiak ere badaude. 3,2 milioi euroko aurrekontua izan dute zaharberritze lanek.


TXOKOLATEA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2016-02-01 22:56

  BERRIA, 2015-09-13 Angel Erro Iraileko idusetan gaude. Antzinako Erroman oturuntza berezi bat egiten zuten gaurko egunarekin. Senatuko kide guztiek parte hartzen zuten bertan, bai eta hainbat jainkok ere. Jainkoak hilkor baten mahaira eseri ziren azken aldi dokumentatua Kadmo eta Harmoniaren arteko ezkontzan izan zen, Erroma sortu baino sano lehenago. Beraz, Erromako handikiek Jupiter, Juno eta Minerva afarira estatua gisa agertzearekin konformatu behar zuten. Horrek ez zien adorea kentzen. Irudiak mahaiaren toki printzipalean eratzaten zituzten pulvinaria izeneko etzaleku ...



Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2016ko urtarrilaren 17a      Mendetan Testaccio mendia osatuz joan ziren milioika anforetako batzuk. Shelly Martin Erroma, K.a. 600. Tradizioaren arabera, Tarkinio I.a erregearen aginduz, ingeniari etruriarrak Cloaca Maxima eraikitzen hasi ziren, mendetan hiria garbixeago mantenduko zuen estolderia sistema. Eta hala ere, Erroma oso hiri zikina zen. Etxeetako zaborra, animalien gorotzak eta gorpuzkiak, eta orotariko hondakinak kaleetan pilatzen ziren. Stercorari edo zabor biltzaileak hirian barrena ibiltzen ziren, zaborra gurdie...


Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2015eko urriaren 18a      Antzinako Erromako maketaren zati bat, erdian Insulae Felicles eraikina duela. Aro berriagoetan bezala, Antzinako Erroman ere lurzoruaren espekulazioak eraikuntza geroz eta bertikalagoa eragin zuen. Erromatarren etxeetan pentsatzean gogora datozkigunak patrizioen domus zabalak izan arren, erromatar gehienak insulae izeneko etxebizitza bloke merke eta garaietan bizi ziren, gehienbat alokairupean. Ez dakigu, esaterako, Insulae Felicles hiriburuko etxebizitza-eraikin ezagun eta garaienak zenbateko altuera ...


Nagore Irazustabarrena  ARGIA, 2015eko urriaren 04a      Kirinal muinoan ezustean aurkitu duten etxea.Il Messaggero Erromako zazpi muinoetako batean, Kirinalen, duela 2.600 urteko etxe baten arrastoak aurkitu dituzte, eta etxe horrek orain arte Erromaren egituraz eta hirigintza garapenaz uste zena alda dezake. Aurkikuntzaren garrantzia bi arrazoietan datza, indusketa lanez arduratzen ari den Erromako Kultura Ondasunetarako Superintendentziaren arabera. Batetik, arrastoak oso egoera onean daude; Errepublikaren aurreko garaiko aztarnak nahiko urriak di...


Nagore Irazustabarrena  ARGIA, 2015eko irailaren 20a      "Ben-Hur" filmak adierazitakoaren aurka, ontzi erromatarretako arraunlari gehienak ez ziren esklaboak.MGM K.a. 40. urte inguruan Oktaviok –gerora Zesar Augusto enperadorea izango zenak– Sexto Ponpeio zuen etsai nagusia, eta hura itsasoan menderatzeko itsasontzi azkarragoak behar zituen; ohiko eskifaiez gain, esklaboak hartu behar izan zituen arraunean egiteko. Baina hori salbuespena zen antzinako Erroman. Gehienetan tropa osagarrietako kideek jarduten zuten arraunean. Libreak izan arren...


Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2015eko abuztuaren 02a      Gustave Boulangerren Esklabo azoka (1882). Esklaboen askatasuna lortzeko %5eko BEZ modukoa ezarri zuten antzinako Erroman. Erroma, K. a. 357. Manlio Capitolino kontsulak Vicesima Libertatis zerga ezarri zuen; esklabo bat askatzean esklabo horren balioaren hogeiren bat ordaindu behar zen. Tito Livioren (K.a. 59-17) hitzetan: “Kontsul horrek ez zuen ezer aipagarririk egin,  aurrekaririk gabeko berrikuntza bat izan ezik: esklabotzatik askatzearen gaineko ehuneko bosteko zerga proposatu zuen. ...


KALIGULA ZENTZUDUNENA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2016-02-01 19:03

Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2015eko ekainaren 21a      Kaligula (K.o. 12-41), beste asko bezala, sumindu egiten zen ikusleen zalapartak ikuskizuna eragozten zuenean.Metropolitan Museum of Art Erroma, K.o. 37. Gaius Julius Caesar Germanicus gaztea enperadore izendatu zuten. Baina Kaligula ezizenez –eta agintaldi laburrean egindako aldrebeskeriengatik– da ezaguna. Dantza eta antzerki ikuskizunen zale amorratua omen zen enperadorea. Ekitaldien amaieran, artistengana hurbildu ohi zen, muxuka, losintxan. Dantzari eta aktoreak suharki babesten zituen ...


BIDAIATZEAZ

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2015-06-11 19:02

BERRIA, 2015-06-11 / Angel Erro Erromarako nire lehen bidaian, oso kontuan dut zer ez dudan Erroman aurkituko: Erroma bera. Janus Vitalis poeta neolatindarrak (1485-1560) esan zigun, oso poema imitatu batean.Erromaren erdian egon arren, Erromako ezer Erroman ez topatzeaz eta ibiltzeaz nekatu naizenean, aholkatu didaten taberna batera jo dut, honaino etorri izanaz pixka bat damututa. Baina Iruñetik ihes egiteko beharra nuen.Bidaiatzea ariketa ezinezko bat da. Kavafisen Itaka poema maiz aipatzen da, bidaiaren alde egiteko: «Egizu otoitz bidea luze izan dadin, / menturez...



ZIZERON: Alderdiak II

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2015-02-06 22:29

BERRIA, 2015-01-24 / Hedoi Etxarte ETA kanpaina militarrean zegoenean betiereko demokratek esaten zuen: hemen biolentziarik gabe proiektu politiko guztiak dira defendagarriak —ETArena soilik da biolentzia, 2014an 3.200 lagun hil dira Mediterraneoa zeharkatzen—. ETAren kanpaina militarra bukatzeak demostratu ditu gauza asko. Adibidez PSE-EEk Michel Clouscard-en lemari arrazoia eman diola: «dena dago permitituta, ezer ez da posible». Desiraren ideologia da nagusi ikasle pijoen 1968 hartatik, «neofaxismoa» esaten zion Clouscardek kontra-iraultza ...


Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2015-01-18 Antzinako Grezian eta Erroman arraien (argazkian) eta ikaraioen deskarga elektrikoak erabiltzen zituzten sendagai: buruko minerako, hezueriarako... Egiptoarrek, aldiz, eskuragarri zuten arrain elektrikoa baliatu zuten: Niloko arrain katua. Grezia, K.a. VI. mendea. Miletoko Talesek ikusi zuen substantzia erretxinatsu horixka batek, zapi batez edo animalia larruz igurtzita, objektu arinak erakartzeko propietate bitxia lortzen zuela. Substantzia hura anbara zen, grekoz elektron. Antzinako greziarrek ez zeukaten fenomenoaren azalpe...


Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2014-12-28 Erromako metroaren C linea eraikitzeko lanetan, 35 x 70 metroko ur biltegia aurkitu dute. Ziurrenik nekazaritza enpresa baten laboreak ureztatzeko erabili zuten, baina inguruko ibai baten uraldiak geldiarazteko eraiki zutela dioen hipotesia ez dute baztertu. Aurkikuntzak garrantzia du, batetik, orain arte aurkitutako Antzinaroko ur biltegirik handiena delako. Eta, bestetik, San Giovanni auzoan dagoelako; Erroman iraganeko arrasto faltarik egon ez arren, inguru horretan ez dira orain arte Antzinaroko egiturak aurkitu. Alde txarra...


Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2014-12-07 Ama haurrari bularra ematen, aitaren aurrean. Haurtzaroan hildako erromatar baten sarkofagoko erliebeen xehetasuna (K.a. 150 inguruan). Erroma, K.a. VIII. mendea. Kondairaren arabera Romulok eta Remok hiria sortu zuten. Jaioberritan abandonatutako anaia bikiek otseme batek elikatu zituelako lortu omen zuten bizirautea. Eta ez ziren jaio eta berehala hiltzen utzitako Antzinaroko pertsonaia bakarrak: Pertseo, Sargon, Hadis eta Edipo ere jaioberritan abandonatu zituzten. Gehienak mitologiaren eremuan soilik existitu arren, horrek a...


Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2014-11-23 Erromatar eguzki ordularia, hiriko lehen ordulari hura baino berriagoa eta zuzenagoa. Erroman, K.a. III. mendean ipini zuten hiriko lehen ordularia. Katanian (Sizilia) lortu zuten gailua, Lehen Gerra Punikoko gatazka baten ondorengo harrapakinen artean. Jakina, eguzki ordulariek funtzionatzeko funtsezko parametroetako bat erlojuaren kokapena da. Erromatarrek ederki zekiten hori, baina harrapakina hirian jartzea erabaki zuten berdin. Bi hirien artean lau gradutik gorako aldea dago latitudean (Katania, 37,31ºI; Erroma, 41,53&or...


Elgoibarko Izarra    2014-10-17 11:13   Euskara Jendea ikastaroko lehen saioa topiko bat bertan behera lagatzeko izan bazen, bigarrenean ere Erromako Inperioak gurean izan zuen eraginaren gaineko beste mito bat gezurtatu genuen: ez da egia euskaldunak isolaturik eta konkistatu gabe egon ginenik. Erromako Inperioak gurean eragina izan zuen, eta handia gainera, eta horren adibideak bata bestearen atzetik jarri zizkigun Xamarrek ordu eta erdiko hitzaldian.   •Erromatar Inperioa Erromatar Inperioa K.a. 27. urtean ezarri zuten, eta mende bat geroa...


SANTA CRIZ, GELDIRIK

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2014-10-23 19:03

Eslabara iritsi ziren erromatarrek (Oibar harana) hiri handi eta dotorea eraiki zuten, Kristo aurreko I. mendearen bukaeran. Hala frogatzen dute tokian egin dituzten azken arkeologia indusketek. Oraindik galdera asko daude erantzuteko, baina dirurik ez dago lanekin segitzeko. Aurkitutako aztarnek herri garrantzitsu bat izan zela erakusten dute, arkeologoen arabera. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS BERRIA, 2014-10-23 / Irene Arrizurieta Nafarroako Eslaba herriko lurrek altxor bat ezkutatzen dute: egoera onean mantentzen den hiri erromatar bat. 1994. urtean hasi ziren indusketa lanak...


ATLETEN IZERDI GARESTIA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2014-03-20 19:21

  Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2391. alea 2013-11-17     Lisipo greziarraren Apoxyomenos eskultura, atleta izerdia, hautsa eta olioa estrigilaz azaletik kentzen irudikatzen duena. (Vatikanoko Museoa) Erroma, K.o. I. mendea. Plinio Zaharrak (23-79) Naturalis Historia lanean Antzinaroko ezaguera zientifikoa biltzeko ahalegina egin zuen eta, besteak beste, atleten izerdia zein garestia zen azaldu zuen. Eta ez zen atletek garaipena eta hotsandia lortzeko egin behar zituzten entrenamendu gogorrez ari, hau da, erromatar idazleak esana ez da irudizko...


  Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2395. alea 2013-12-15     (IDIA lab) Bernie Fisher, Indianako Unibertsitateko teknologia digitalean aditua, programa informatiko berritzailea garatzen ari da antzinako Erromako villa ederrenetakoari, Villa Adrianari, jatorrizko distira itzultzeko. Villa Adrianaren proiektu digitala iragan astean aurkeztu zuten Washingtonen, baina eraikin multzoan ibilaldi birtuala egin ahal izateko hamabi eta hemezortzi hilabete bitartean falta dira oraindik. Bitartean, vwhl.clas.virginia.edu/villa/ webguneak bost urteko ikerketa la...


  Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2396. alea 2013-12-22     Senekak K.o. 55. urte inguruan De Clementia lanean jaso zuenez, behin, Erromako senatuan, esklaboen janzkerari buruzko eztabaida izan zen. Senatari batek proposatu zuen esklaboek jantzi bereziak eramatea, begi hutsez herritar askeengandik bereizi ahal izateko. Gainerako senatariek proposamena baztertzea erabaki zuten, baina ez neurria diskriminatzailea iruditu zitzaielako. Senekaren hitzetan, “berehala garbi ikusi zen esklaboak zenbat ginen zenbatzen hasteak ekarriko zukeen arriskua&...