ANTZINAKO ERROMAKO PLANOA ALDA DEZAKEEN ETXEA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2016-02-01 20:02


ARGIA, 2015eko urriaren 04a

    
Kirinal muinoan ezustean aurkitu duten etxea.
Kirinal muinoan ezustean aurkitu duten etxea.Il Messaggero

Erromako zazpi muinoetako batean, Kirinalen, duela 2.600 urteko etxe baten arrastoak aurkitu dituzte, eta etxe horrek orain arte Erromaren egituraz eta hirigintza garapenaz uste zena alda dezake.

Aurkikuntzaren garrantzia bi arrazoietan datza, indusketa lanez arduratzen ari den Erromako Kultura Ondasunetarako Superintendentziaren arabera. Batetik, arrastoak oso egoera onean daude; Errepublikaren aurreko garaiko aztarnak nahiko urriak dira Erroman, eta, horregatik, “balio handia dute, egoera honetan aro arkaikoko aztarnak Erromako erdigunean aurkitzen ditugun lehen aldia delako”.

Bestetik, orain arte eremu hori hilobietarako besterik erabiltzen ez zela uste zuten, eta orain badakite bertan jendea bizi zela. “Erromak K.a. VI. eta V. mendeetan izan zuen  bilakaera berrikustera behartzen gaitu etxeak”.


Utzi iruzkina: