Gaur, ingeleseko klasean, irakasleak kontatu digu Estatu Batuetako bitxikeri bat. Ez dakit zergatik baina beti bezala, gauzarik arraroenak han gertatzen dira. Adibidez, egunkarien kontraportada irakurtzean, istoria bitxiak Obamak buru izaten duen herrialdean gertatzen dira. Gurasoentzat liburu “eroso” bat sortu dira. Umeentzako ipuin ospetsuak oso laburrak egin dira. Horrela, “betebehar hori” ez da hain gogorra izango gurasoentzat. Adibidez, Errauskine irakurtzeko bakarrik minutu pare bat beharrezkoa da. Gurasoek denbora irabaziko dute beste gauza batzuk egiteko, adibidez, telebista...