Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eragileak larunbaterako manifestazioa antolatu du Donostian. Honen harira, “Sasi guztien gainetik...euskaldun eta burujabe!!!” leloa duen manifestaziora joateko autobusak antolatu ditu Sakanako EHEk. Sakanako beste hainbat herrietan bezala (Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz edota Altsasu) Irurtzunen ere izena emateko aukera dago, ohiko lekuetan. Donostiarako autobusa larunbatean 15:15ean Etxarri Aranaztik abiatuko da, 15:30ean Altsasun jasoko luke jendea. El próximo sábado tendrá lugar en Donostia la manifestación convocada por Euskal Herrian Euskaraz (EHE), b...


Euskal Herrian Euskaraz-ek deituta manifestazioa egingo da Donostian, otsailaren 12an. Bertan parte hartzera deituak gara euskaldun eta euskaltzale guztiak. “Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe” izan nahi eta behar dugula aldarrikatuko da. Euskaldun guztiek deialdiarekin bat egiteko aukera dute manifestuari babesa emanez.


Nafarroan, euskaraz bizi nahi duenak, izan dezala horretarako aukera. Hori besterik ez dugu eskatzen: Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea. Euskal hiztun asko gara gaur egun  Nafarroan. Orain dela hogei urte baino gehiago, herritarren ahaleginei esker: batzuek euskara ikasiz, beste batzuek seme-alabei irakatsiz, euskaraz hitz eginez edo euskararen aldeko ekimenak lagunduz. Euskararen transmisioa, poliki baina etenik gabe, hazten ari da Nafarroan. Euskara bizirik dago Nafarroan. Euskara biziberritzen ari da Nafarroan. Ulertezina da Nafarroako Gobernua nola  ari den euskaldunon ko...


EHEk seigarren Hizkuntza Eskubideen Egunean parte hartzera deitu ditu herritarrak gaur Bilboko La Bolsa eraikinean egindako prentsa agerraldi bidez. Euskaltzaleen hurrengo hitzordu garrantzitsuaren leloa "Euskaraz Biziz, Euskal Herri euskalduna eraiki!" izango da eta Ondarroan egingo da hurren maiatzaren 3an. Aurtengo Hizkuntza Eskubideen Egunaren helburu nagusia Euskal Herri euskaldunaren bidean euskaraz bizitzeko hautuak duen garrantzia azpimarratzea izango da besteak beste Azken bost urteei jarraipena emanaz, Hizkuntza Eskubideen eguna ospatuko dugu aurten ere, oraingoan O...


11 urtetako borrokaren ostean, badirudi Gabiren epaiketa bukatzear dela. 11 urte, hamaika borroka egin dira epaiketa hau dela eta.Atzo bertan "visto para sentencia" gelditu zen kasua, honela jaso dute kontua Berrian eta Garan (españolez).


Urteetako lan eta borrokaz eraikitako egoerari atarramentua ateratzeko garaia iritsi da, eta kapitalismo globalizatzaileak gure hizkuntza, kultura... irentsi aurretik behar dugu egin hori Horixe ondoriozta dezakegu Kontseiluak hauteskunde aurretik egindako udal programen azterketa eta hauteskundeen emaitzak alderatuz gero. Udal programa egokiak kolore berdez identifikatu ziren, baina batzuek ez dute indar gehiegirik batu hauteskundeetan eta beste batzuen ilegalizazioaren ondorioz (eta zenbait alderdiren jarrerak medio) eragiteko ahalmenean gutxiagotuta aurkituko dira. Ondorioz, gorriz...


EHEk dei egin die alderdi politikoei haustekunde kanpainaren atarian, hautagai "euskaldunak" aurkez ditzaten.Aspalditik "euskaldun" kalifikatzailearen egungo esanahiaz zalantza handia egiten badut ere (euskaraz dakien edozein euskalduntzat hartzea gehiegikeria iruditzen baitzait), ontzat hartu dut deia. Hala ere, euskalgintzan susmatzen dudan, eta aurreko post batean  azaldu nuen lez, hutsunea susmatu dut honakoan ere, hau da, "goikoei" (direla agintariei, direla erakundeei,...) eskatu, aldaketa estrukturalen beharra aldarrikatu,... baina norbanako euskaldun-euskaltzaleari ezer gutxi, ...


Badirudi HPS-k oraingoan kristonak eta bi egin behar dituela lan munduan euskarak lekua izan dezan, abian duten komunikazio kanpainak behintzat hori iradoki dezake. Oraingoz ziurtagiri berri bat aterako dutela esateraino iritsi dira. Hori bai, orain arte Kontseiluak landutako bideak faltan omen zituen ezaugarriak edukiko omen ditu: serioa, prestigioduna eta profesionala. Hamaika ikusi-entzuteko jaio gara!!! Guzti honek ordea txikitatik entzun izan dudan kontu baten inguruan hausnartzera ekarri nau. Betidanik entzun izan dut, euskalduna eta lana banatu ezinezko binomioa izan dela. Orain orde...