Lagun batek ideia sartu nahi dit buruan: dink bat izatea hoberena da, ez dago dink izatea bezalakorik. - Nik, handitan, dink izan nahi dut, eta zuk gauza bera egin beharko zenuke. Dinkiak ezagunak dira oso Estatu Batuetan, baina azken urte hauetan bakarrik ari dira pisua hartzen hemen, talde demografiko moduan. DINK: Double Income, No Kids, hau da, diru-sarrera bikoitza eta umerik ez. Beren soldatetaz erabat disfruta dezaketen bikoteak, alegia. Lanbide onarekin, gustu garestiekin, anbizio handiko jendea omen da. Ez bakarrik nire lagunak, iragarle eta marketinlariek ere gustuko dute talde ...