Bada hilabete bat edo Keler Nation irratsaioan asteazkenero Diskotekako altxorrak tartea burutzen duguna Kalipso Dj handiaren laguntzarekin. Bertan, Kalipsok Segura Irratiko diskotekan aurkitzen dituen disko sinestezinenak (ez zait beste hitzik bururatzen) entzun eta komentatzen ditugu. Arnasteko arazoak izan arte barre egiten dugu baina izugarrizko pena batekin geratzen ari gara; irratian ezin dira diska hauen azalak erakutsi eta egia esan, merezi du hauek ikustea (honetarako ere ez zait beste hitzik bururatu). Horregatik ostegunero aurreko egunean entzundako diska guztien artean azalik ik...