Diskotekako altxorrak: Comando A (2008-02-27)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2008-02-28 12:10
2

Bada hilabete bat edo Keler Nation irratsaioan asteazkenero Diskotekako altxorrak tartea burutzen duguna Kalipso Dj handiaren laguntzarekin. Bertan, Kalipsok Segura Irratiko diskotekan aurkitzen dituen disko sinestezinenak (ez zait beste hitzik bururatzen) entzun eta komentatzen ditugu. Arnasteko arazoak izan arte barre egiten dugu baina izugarrizko pena batekin geratzen ari gara; irratian ezin dira diska hauen azalak erakutsi eta egia esan, merezi du hauek ikustea (honetarako ere ez zait beste hitzik bururatu).

Horregatik ostegunero aurreko egunean entzundako diska guztien artean azalik ikaragarriena (…) aukeratu eta blogean erakutsiko dizuet zuek ere dokumentu historiko hauez gozatu ahal izateko.  Hortxe doa lehena: Comando A

borthuzai

borthuzai 2008-02-28 22:39 #1

<i>'murdock el loco'</i> :-) peazo titulo!&nbsp; :-)<br>sekzio honek promete.. jajaja<br>

indezent

indezent 2008-02-29 11:51 #2

Ba ez dek kantun letra entzun... inkreible! 80ko hamarkadak min asko in dik jajaja


Utzi iruzkina: